Bazenekien egunero ariketa egiteak ere ez dituela konpentsatzen eserita ematen ditugun orduak? Sedentarismoak arriskuan jartzen du gure osasuna, eta areagotu egin dezake, besteak beste, gaixotasun kardiobaskularrak, 2. motako diabetesa, kolesterol handia, obesitate edo bizkarreko minak izateko arriskua.

Horregatik Gosasunetik, Indartek eta Solutia-ren laguntzari esker, bideo bat sortu dute aholkuak emanez jendea egoneko lanaldietan mugitzera animatzeko, horrela saihestuz denbora luzea eserita egoteak berekin dituen arriskuak.

Bideoa atzo aurkeztu zen Gosasun Eragileen V. Tailerrean; Innobasquen egin zen eta 45 lagun baino gehiago bildu ziren, era guztietako erakundeetakoak, eta beren inguruneetan ohitura osasungarriak sustatzeko konpromisoa dutenak. Halaber, tailerrean Elikadura osasungarria vending-aren bidez proiektuan egindako aurrerapenez hitz egin zen eta ohitura osasungarriak sustatzen dituzten kartel berriak aurkeztu ziren; GOSASUNen webgunetik deskarga daitezke.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago