Datorren ekainaren 25ean, ostegunean, UmHerri15 jardunaldi irekia izango da Kultur Leioako Auditoriumean. Aurreikusiaren arabera, jardunaldian komunitatea eta ikaskuntza lotzen dituzten esperientziak emango dira ezagutzera. Ondoren, hiru eguneko ikastaroa izango da, eta Haurren Hiria eta bere filosofia proiektuan sakonduko da. Francesco Tonucci eta Antonella Prisco-ren proposamen honek edozein komunitaterentzat balio du, eta proiektu erabilgarri eta moldagarria da  edozein eremu eta ingurune kolektiboren berezitasunetarako.

Herri Laborategia eragileen partzuergo bat da, kultura komunitario bat sustatu nahi duena, hazkunde kolektiboari eta jendearen garapen pertsonalari lotua udal, lanbide eta herritarren eremuan. Bere helburu nagusia eraldaketa da, herritar guztientzat ikasteko prozesuak ahalbidetzeko, etengabe, autonomiaz eta ikuspegi iraunkorretik, horietako bakoitza hazi ahal izateko eta aldi berean aberasteko eta hazkunde kolektiboaren parte izateko.

2014ko urtarrilean Innobasquek, Solasgunek, Leioako Udalak, EHUk, Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Erromako CNR-ek hitzarmena izenpetu zuten lan-ildo batzuk garatzeko norabide honetan: prestakuntza, ikerketa, esperientzien zabalkundea, etab. Hitzarmen honen esparruan, Leioako Udalak HaurrenHirienSarearen egoitza izatea onartu zuen.

Ekainaren 25eko jardunaldian, Tonucciz gain, hauek izango dira: Jokin Bildarratz senataria; Jara Rocha kultura-bitartekotzaren eragilea; Guillermo Dorronsoro, Deusto Business School-eko dekanoa;  eta hezkuntza-, enpresa- eta komunitate-eremuko beste pertsona batzuk, Tolosa, Berriz eta Bergara udaletako ordezkariez gain.

Eta 26tik 28ra, Francesco Tonucci eta Antonella Prisco-k (CNR Roma), Piter Blanco eta Eukene Fernandez-ekin (Solasgunekoa) batera, Haurren Hiria proposamenaren atzean dagoen filosofiaz emango dute ikaskuntza, eta haur-gobernantzaz eta parte-hartzeari loturiko gai teknikoez, hirigintzaz eta mugimenduaren autonomiaz, eta hirien antolaketaz ikaskuntza-ingurune inklusibo eta berritzaile gisa. Prestakuntza-saio hau, Espainian bakarra, arduradun politiko, teknikari eta hezitzaileei bereziki zuzendua dago.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago