Giza jarduera baten bidez energia sortzeko ideiak gero eta indar handiagoa du. Adibidez, badira diskotekak dantza-pausoak aprobetxatzen dituztenak lokalerako energia sortzeko. Ingalaterran eta AEBetan gimnasio batzuetan kirola egin eta aldi berean, bizikleta estatikoen bidez, elektrizitatea sortzen da lokalerako. Beste herrialde batzuetan, adibidez Holandan, 35.000 km baino gehiago daude bizikletentzat, eta txirrindulariek elektrizitatea sortzen dute bide horietan ibiltzen direnean.
Egia esateko, Holandan Krommenie herrian bizikletentzat dagoen bideko eguzki-panelak, joan zen azaroan inauguratuak, uste baino energia gehiago ari dira sortzen. Martxan jarri zirenetik, 3.000 kw/h sortu dira, aski energia pertsona bakarreko etxebizitza baten kontsumo elektrikorako.
Munduko lehenengo eguzki bizikleta bideak (SolaRoad) zelula fotovoltaikoak ditu, hormigoizko moduluetan sartuta, beirazko geruza bikoitzarekin txirrindulariak igarotzean babesteko. Ideia harrigarri honekin gobernuak irtenbidea eman nahi zion honelako panelak kokatzeko leku publikorik ezari. Ekinbide garestia da, baina izaera iraunkorra duena, ingurumena zaintzen baitu eta epe luzerako inbertitzen du bertan.
Pneumatikoek ere sortuko dute energia
Pneumatikoek ere sortuko dute energia Ez du giza jarduerak bakarrik sortuko energia, pneumatikoek ere sortuko dute energia beren kasa. Oraindik ez dago behin betiko garapenik ezta merkaturatzeko datarik ere, baina Goodyear pneumatiko-fabrikatzailearen prototipoak gai dira beroa eta bibrazioak motor elektrikoen baterietarako eta ibilgailuan behar duten beste elementu batzuetarako zuzeneko iturri bihurtzeko. Etengabeko elikadura honekin, ziur asko motorrik garbien eta isilen autonomiak arazo izateari utziko dio.