Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Sailak Elkarlan sariak antolatu ditu herritarren parte-hartzea sustatzeko. Hiru sari emango dira, bakoitza 6.000 eurorainokoa, irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuek aurkezturiko egitasmoentzat, baldin eta osasun, ingurumen, ekonomiaren garapen, ikaskuntza edo gizarte-kohesioari buruzko gizarte-erronkei erantzuten badiete.
Hautagaitzak aurkezteko epea zabalik dago azaroaren 29ra arte. Aurkezten diren ekinbideek balioa sortu edo eragin publiko eta soziala izan behar dute berrikuntzaren bidez. Horrek esan nahi du elkarlanean parte hartzeko ekinbideak bilatzen direla, gizarteak jarduteko duen gaitasuna erakutsiko dutenak.
Elkarlan sariek sarituei aholkularitza ere eskainiko diete, eta Euskadin ahalduntzeko dauden esperientzia berritzaileak ikusgai bihurtzeko balio dute. Hau izan zen Eusko Jaurlaritzaren Euskadiko Demokraziari eta Herritarren Parte-hartzeari buruzko Liburu Zurian jasota dauden konpromisoetako bat, eta hori gizarte-eragileen parte-hartzea, gardentasuna, pertsonei entzutea eta kontsulta egitea sustatzeko.
Ondoko artxiboa behera kargatuz kontsulta daitezke oinarriak.