Guztira 500 euskal ikaslek, taldeka banatuta, parte hartuko dute datorren abenduaren 12an FIRST Lego League Euskadi (FLL Euskadi) lehiaketan, Euskaltelen egoitzan Derion (Bizkaia). Aurten lehiaketan bi kategoria izango dira: Junior FLL, 6-9 urte arteko 100 haurrekin, eta FLL kategoria, 10-16 urte arteko 400 gazterekin. Horiek guztiak ari dira beren proiektuak azkentzen hondakinen kudeaketaren erronkari erantzuteko.
First Lego League nazioarteko lehiaketa da 10-16 urte arteko ikasleentzat; zientzia- eta teknologia-bokazioak sortarazi nahi ditu, baita XXI. menderako gaitasun eta trebetasunen garapena sustatu ere. Gazteek taldeka parte hartzen dute eta urtero aldatzen den erronka global bati erantzun behar diote. Horretarako, zientzia-proiektu bat garatu behar dute, robota diseinatu eta programatu zenbait misio bete ditzan, eta hori guztia taldean lan eginez, sormenez, espiritu ekintzailez eta berritzailez egiten dutela erakutsi.
Berrikuntza Eskola
Lehiaketa hau ondo finkaturik dago Euskadin gazteen artean zientzia, teknologia eta berrikuntza sustatzeko programa integral gisa, betiere ikaste-esperientzia dibertigarri eta zirraragarriaren bidez. FLL Euskadi-ren 7 edizio izan dira, eta Bigarren Hezkuntzako 2.000 ikasle baino gehiago igaro dira bertatik. Orain arte 9 euskal talde iritsi dira nazioarteko faseetara, eta beren proiektuak aurkeztu dituzte Europako eta AEBetako lehiaketetan. Gainera, irakasleek nahiz ikasleek proiektua abalatzen dute eta hezkuntza-esperientzia dibertigarritzat jotzen dute, proiektuen arabera eta taldeka lan egiten ikasten dutelarik bertan; gainera, zientzia beste era batera ikusten laguntzen die.
FLL Euskadi Berrikuntza Eskola programaren barruan kokatzen da, eta hau Innobasqueren ekinbidea da gazteen artean berrikuntza sustatzeko eta ekintzailetza eta zientzia- eta teknologia-kultura bultzatzeko. Honela, FLL Euskadi eredu propioarekin garatu da, eta bere bereizgarria da elkarlaneko proiektua dela enpresa, teknologia-zentro, unibertsitate eta herri-erakundeekin. Nazioartean planteatzen den erronka Euskadiko testuinguru sozio-ekonomikora egokitzen da, eta parte hartzen duten gazteei prestakuntza-programa esklusiboa eskaintzen zaie hitzaldi, bisita eta erakustaldietan oinarritua.
Hondakinen kudeaketa eta ekonomia zirkularra
Europako Batasunean 5.000 milioi hondakin tona baino gehiago sortzen dira urtero; horietatik 5,5 milioi Euskadin, %80 industria- eta eraikuntza-jardueren ondorioz, eta gainerako %20 hiri-hondakinak dira. Horren haritik, EAEko Hondakinen Prebentzio eta Kudeaketa Planak (2020) ondorioztatzen du hondakinak kudeatzeko erarik onena ez sortzea dela eta ekonomia zirkularra proposatzen du ekonomia-eredu berri baten oinarri gisa, non ezer ez baita botatzen eta bai dena ustiatzen.
Ekonomia zirkularraz eta hondakinen kudeaketaz izan dira Euskaltel, Alboan, ZTE, Indumetal, Ausolan, Bridgestone, Tecnalia eta Gaiker IK4-ko profesionalek FLL Euskadi-ko parte-hartzaileei eman dizkieten prestakuntza-saioak. Guztira 14 ordu baino gehiago, eta horietan hondakinen kudeaketa egokiak eskatzen duen zientzia- eta teknologia-planteamendua azaldu diete, nola gaika bereizi eta tratatu berriro balio-katean sartu ahal izateko, eta nola baliabide bihurtu. Ideia hauek taldeak inspiratzeko eta beren proiektuetan irtenbide berriak proposa ditzaten balio dute. Honela, La Salle Berrozpeko (Andoain, Gipuzkoa) taldea tresna elektriko eta elektronikoen hondakinei buruzko proiektua egiten ari da; Lauaxeta ikastolakoa (Zornotza, Bizkaia) erabilitako txikleak produktu berriak sortzeko ustiatzeko moduaz; eta Elburgoko (Araba) taldea Badminton jokatzeko erabiltzen diren ‘pilota’ hegalariak berrerabiltzeaz