Lanbide guztientzat Europan %3ko hazkundea aurreikusten da 2020rako, baina STEM-en (Science, Technology, Engeneering and Maths) inguruko enplegu-eskaria %14raino haziko da. Lan-merkatuak zientzialariak, teknologoak, estatistikariak eta ingeniariak beharko ditu. Gainera, jakintza-arlo hauek beharrezko gaitasunak transmititzen dituzte etengabeko eraldaketan dagoen mundu global bati aurre egiteko. Zergatik dira STEMak funtsezkoak XXI. mendeko hezkuntzan? Galdera honi erantzungo zaio datorren Innobasqueren Astearteak saioan, abenduaren 15ean:
Boston Consulting Group-ek Munduko Ekonomia Bankuarekin lankidetzan egindako txosten batek dio honako hauek direla ikasle orok XXI. mendean garatu beharko lituzkeen 16 gaitasunak:
- Alfabetatzea
- Zenbakiak
- Zientzia
- IKT
- Finantzak
- Kultura
- Pentsamendu kritikoa
- Sormena
- Komunikazioa
- Lankidetza
- Jakin-mina
- Ekimena
- Iraunkortasuna
- Moldagarritasuna
- Lidergoa