Europako Batasunak iragarri du, 2016 eta 2020 artean, 500 milioi euro inbertituko dituela osasun, energia eta industriarekin lotutako big data proiektuetan. Towards a thriving data-driven economy txostenean, Batzordeak administrazioen datuak berrerabiltzea proposatzen du informazioaren gizartearen garapenerako motor gisa.
Baina zer da benetan big data? Datuen ekonomian bizi gara, non gero eta garrantzitsuagoa den informazio kopuru handien analisi masiboa, eta hortxe ematen du balioa big datak: teknologia hau datuak atzemateaz arduratzen da, gordetzeaz, beste datu multzo batzuekin gurutzatzeaz eta ikerketarako erantzun erabilgarri bihurtzeaz.
Hau da osasunaren etorkizuna, Forbes aldizkari ospetsuak 2012an argitaratuaren arabera. Hiru urte geroago, osasunari aplikaturiko big data dagoeneko errealitatea da.
Ignacio Medrano, Osasun Ikerketako Ramón y Cajal Institutuko Zuzendaritza Betearazlearen ondokoak eta Big Dataren aplikazioa osasun-arloan ondo ezagutzen duenak, bere iritzia ematen digu eredu honen aplikazioaz, eta nola berrerabili historia klinikoen informazioa gaixoarentzat erabakirik egokiena har dezan medikuari laguntzeko.