Datorren ekainaren 14an, Global Innovation Day-n, aukera eskainiko da erakunde bakoitzak bere ibilbidea diseinatu dezan zenbait jarduera, tailer, txoko eta hitzaldiren bidez; guztiak Bilboko Euskalduna jauregian izango dira.
Berrikuntzaren Campusak aukera emango du:
– Berrikuntzaren faseen ezagutzan sakontzeko, pentsatzeko eta jokatzeko era berrietara hurbilduko zaituzten profesionalen eta adituen eskutik.
– Ideien eta ekintzaren arteko leizea murrizten lagunduko dizuten estrategiei buruzko hausnarketa egiteko.
– Berrikuntza-kultura eraikitzen lan egiteko.
– Beste pertsona batzuekiko ulertze eta konexio handiagora nola irits zaitezkeen eta, elkarrizketaren bidez, aukera berriak aurkitu eta irtenbide berritzaileak nola sortu ditzakezun esperimentatzeko.
Proposamena bi etapako bidaia da:
1. etapa: inspirazio, ideiagintza eta hazkunde faseak aurkitzeko 3 tailer espezializaturen bidez.
Data: ekainaren 14a
Lekua: Bilboko Euskalduna jauregia, Global Innovation Dayren esparruan
2. etapa: konexio-fasea esperimentatzeko 2 lantegitan parte hartuz.
Data: ekainaren 21a
Lekua: Innobasque (Lekandene) – Bizkaiko Teknologia Parkea – Zamudio