Gosasun mugimenduak, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak bultzatua, dagoeneko 174 erakunde ditu, eta ohitura osasungarriak sustatzeko129 jarduera, hiru ardatz nagusi hauen inguruan: elikadura, jarduera fisikoa eta osasun emozionala. Hori adierazi zuen Txema Villatek, Innobasqueko zuzendari nagusiak, “Euskadi lurralde osasungarria: Gosasun sarearen helburu partekatua” jardunaldian, Donostiako Talent House-n; hasiera Iñigo Olaizolak eman zion, Donostiako Sustapena-ko Berrikuntza eta Lehiakortasun arduradunak; ekitaldian 100 lagun inguru izan ziren, eta aretoa bete zuten.
Bizitza osasungarriagoaren aldeko @GOSASUN mugimenduaren jardunaldi bikaina.Zorionak! #Talenthouse #Euskadisaludable pic.twitter.com/mnbZdrz3YL
— EASO Politeknikoa (@EASOPolitek) 11 de marzo de 2016
Gainera, Txema Villatek Innobasqueren Plan Estrategikoa 2016-2020 aurkezteko ere baliatu zuen aukera.
.@TxemaVillatek @Innobasqueren 2016-2020 Plan Estrategikoa aurkeztu zuen #Talenthousen #Euskadisaludable pic.twitter.com/L7j8b0aQAJ
— Innobasque (@Innobasque) 2016ko martxoaren 11
Ondoren, “ingurune osasungarriak sustatzea” blokearen barruan, María Jesús Martín-ek, Osalanen Bizkaiko Zentroko Lan Osasun Unitateko medikuak, erakundeek ingurune osasungarriak ezartzen arrakasta izateko gakoak eta horren onurak azaldu zituen.
María Jesús Martín-en, @osalanEJGVeko #Bizkaiko Lan Osasun unitateko medikuaren, txanda #EuskadiSaludable pic.twitter.com/jLJ9i11jCO
— Innobasque (@Innobasque) 2016 martxoaren 11
Osalan aurkezpena
Osalan, claves para el éxito de la implantación de entornos saludables por las organizaciones y sus beneficios Osalan, erakundeek ingurune osasungarriak ezartzen arrakasta izateko gakoak eta horren onurak from Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia
Jarraian, Pablo Murias-ek, Irungo Udaleko Kirol-teknikariak, “Irun Sasoian” proiektuaz hitz egin zuen; ekinbide honek hirian jarduera fisikoa egiteko bizi-baldintza egokiak sustatzen ditu.
Orain Pablo Murias-ek, Irungo Udaleko Kirol-teknikariak, du hitza: #EuskadiSaludable @Irun_informa pic.twitter.com/ra7P1SmHDe
— Innobasque (@Innobasque) 2016 martxoaren 11
Irungo Udalaren aurkezpena
IRUN SASOIAN, claves para la creación de una ciudad + activa IRUN SASOIAN, hiri aktiboagoa sortzeko gakoak from Innobasque Berrikuntzren Euskal Agentzia
Azkenik, Bittor Rodríguezek, EHUko irakasle-ikertzaileak, hezkuntza-ingurunean bizi-ohitura osasungarriak nola sustatu azaldu zuen.
5 Fruta eta Barazki, osasunerako aski @bittoriyo elikadura osasungarria sustatzeko gakoak #euskadisaludable pic.twitter.com/keNWPhpKxB
— Nerea Segura (@NereaSegura1) 2016ko martxoaren 11
Bittor Rodríguez aurkezpena
Hábitos saludables en el entorno escolar Ohitura osasungarriak eskola-ingurunean from Innobasque-Berrikuntzren Euskal Agentzia
Blokea amaitu ondoren, honako esperientzia berritzaile hauek aurkeztu ziren ohitura osasungarriak sustatzeko:
Lehenik, Joseba Calvok, Bilboko Portu Agintaritzakoak, bere Portu Osasuntsua proiektua aurkeztu zuen, Osasuna Kontrolatzeko Programa Onenarentzako Enpresa Osasungarri Saria jaso duena, “lantokian osasuna sustatzeko antolaketa integrala egiten dugulako”.
Joseba Calvok osasuna sustatzen duen #PortuOsasuntsua proiektuaz hitz egiten digu hemen: @bilbaoport #EuskadiSaludable pic.twitter.com/NbRt4U3nHR
— Innobasque (@Innobasque) 2016 martxoaren 11
Bigarren, Easo Politeknikoaren Easongizatea programa azaldu zuten, langileen osasuna eta ongizatea hobetzen dituena lantokian bertan jarduera fisikoa egiteko aukera emanez, eta honela azaldu zuen Xabier Gonzalezek, programaren arduradunak.
Xabier González, @EASOPolitekekoa, #easonizatea proiektuaren arduraduna, #EuskadiSaludable pic.twitter.com/NLyLIgW6hH
— Innobasque (@Innobasque) 2016 martxoaren 11
Hirugarren, Ibane Letonak, Eroskin bezeroarekiko Harremanetako teknikariak, “Hazteko energia” delakoaren arrakasta azaldu du; elikadura eta ohitura osasungarrietako hezkuntza-programa da, eta parte hartu duten 1.170 ikastetxeetako 130.000 haurrengan eragitea lortu du.
Ibane Letonak, @Eroskin bezeroarekiko Harreman Sailekoak, “Hazteko energia” programa azaldu du #EuskadiSaludable pic.twitter.com/cfP2z4nlyT
— Innobasque (@Innobasque) 2016 martxoaren 11
Jarraian, Garbiñe Urrutikoetxeak, Guggenheim Bilbao Museoko Giza Baliabide eta Kalitate zuzendariak, Osasun Programa ezagutarazi du, “Museoaren plan estrategikoan txertatua dagoena osasunaren kultura sustatzeko erakundean”.
G. Urrutikoetxearen hitzaldi ederra @MuseoGuggenheim ohitura osasungarri egokiei buruz #EuskadiSaludable https://t.co/yfvCZtUQv8
— Mutualia (@mutualiamutua) 2016ko martxoaren 11
Azkenik, Patxi Galarragak, Projekta Urbeseko proiektu-arduradunak, Hiribiltzen aurkeztu du, Donostia 2016ko parte den mugimendua, eta honen erronka kolektiboa munduari bira ematea da 84 egunetan, hiritik irten gabe, paseoen bidez.
.@PatxiGalarragak #ProjektaUrbesekoak, #Hiribiltzen zer den azaldu du, munduari bira paseoan #EuskadiSaludable pic.twitter.com/aRkLNK9OAw
— Innobasque (@Innobasque) 2016ko martxoaren 11
Jardunaldia amaitzeko, Mónica Pinedok eta Carolina Rubiok, Innobasqueko proiektu-arduradunak eta programa-zuzendariak, Gosasun 2014-2015 Txosten edo Oroitidazkia aurkeztu zuten, eta beste erakunde batzuk ere mugimendu osasungarri honetan sartzera gonbidatu zituzten.
Jardunaldia amaitzeko @CrlRbek 2014/2015 Oroitidazkia aurkeztu zuen, #Gosasunen azken 2 urteotako jarduera jasotzen duena, #EuskadiSaludable
— Innobasque (@Innobasque) 2016ko martxoaren 11
Ondoren, jardunaldiaren jarraipena egin dezakezue honako bideo hauetan:
Gosasun jardunaldiaren hasiera