Innobasqueren Plan Estrategiko (2016-2020) berria egiteko prozesuan, bazkideek, gobernu-organoek, Eusko Jaurlaritzak eta barneko lantaldeak azterketa bat egin zuten, eta handik ondorioztatu zen Berrikuntzaren Euskal Agentziak 7 aktibo dituela. Aktibo hauek oinarri dira aliantza publiko-pribatuaren hedapenean sakontzeko, gure mila bazkideen gaitasunak aktibatzeko eta balio-proposamen bat eraikitzeko.
Honako hauek dira:
- Innobasque markaren ospeak Berrikuntzaren Euskal Sistema nazioarteko bihurtzen laguntzen du, eta Euskadiren irudia indartzen du lurralde berritzaile gisa. Eraikitako harreman-kapitalaren bidez sistemarentzat aberasgarriak diren esperientzien eta trukeen fluxua errazten da.
- Hainbat eragileren deialdi transbertsala egiteko gaitasuna bere proiektu eta jardueretan. Innobasque topaketa-gunea da erakunde, zientzia eta teknologia, enpresa eta gizarte-sarearen berrikuntzari loturiko alderdietarako.
- 1.000 bazkideak euskal gizartearen ordezkariak dira eta, gobernu-organoekin batera, Euskadiko lauko helizearen (enpresen, administrazioen, ezagutza- eta ikerketa-zentroen, eta gizartearen) eragileak dira. Innobasque irmo sustraitua dago Euskadiko zientzia, teknologia, enpresa, gizarte eta administrazioaren erkidegoan.
- Topaketa-gune publiko-pribatua. Bere elkartze-formulak askotariko interes-taldeen topaketa ahalbidetzen du eta konpromisoa adierazten du gizarte zibilaren eta enpresa eta herri-administrazioen artean, konfiantza eta lankidetzazko inguruneak sortuz berrikuntza bultzatzeko.
- Talentua eta esperientzia. Innobasquek gaikuntza handiko profesional-talde bat finkatu du, berrikuntzarekin konprometitua.
- Inpartzialtasuna. Euskadikoa bezalako ekosistema konplexu eta trinkoan berrikuntza-prozesu garrantzitsuak sustatzeko lankidetzaren garrantzia kontuan izanda, figura berezi eta neutral bat egotea bermea da “interes orokorraren” pertzepzioa kritikoa denean zenbait eginkizun betetzeko.
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Kontseiluan eginkizun finkatua izatea.