Euskadin industria funtsezkoa da. Gaur egun, manufaktura-industriak Balio Erantsi Gordinaren (VAB) %21,3 sortzen du eta enplegu osoaren %22,4, zientzia- eta teknologia-gaitasunen kontzentraziorik handiena batzen du eta ahalegin eta inbertsio-maila handia du I+G-n, 200 milioi eurokoa baino handiagoa, eta horrek Euskadin I+G-n egiten den inbertsio osoaren %41 esan nahi du.
Fabrikazio Aurreratuak produktu berriak sortu, material berriak erabili eta fabrikazio-prozesuak hobetuko ditu, eta horretarako erabiliko dituen teknologiek adimen, eraginkortasun, produktibitate eta iraunkortasun handiagoa emango dizkiote manufaktura-industriari. Gainera, Espezializazio Adimendun Estrategiaren (RIS3) lehentasunetako bat da.
Datorren Innobasqueren Astearteak saioan, maiatzaren 31n, Fabrikazio Aurreratuko Estrategia-Basque Industry 4.0 aurkeztuko da, eta jada martxan jartzen ari diren ekintza zehatzak. Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasunerako Sail, SPRI eta AFMekin lankidetzan antolatua, jardunaldia Makina Erremintaren Bienalean (BIEMH) izango da BECen; beraz, erakusketa-gunera sartzeko aukera eskainiko da, bertan ezagutu eta esperimentatzeko Etorkizuneko Fabrikazio Aurreratua.
Jardunaldian zehar, Europako Batzordeko ordezkari batek “Digitising European Industry” ekinbidea azalduko digu, azpiegitura, plataforma digital eta gaikuntza arloetan jarduketa estrategikoak lagunduko dituena. CIE Automotive, Ampo, Tknika, Tecnaliaren esperientziak ere han izango dira, adibide zehatzak robotika, industria-zerbitzu berritzaile eta lanbide-prestakuntza eta gaikuntza arloetan.
Jardunaldia sare sozialetan zabalduko da #MartesBienal hashtag edo traolarekin.
Izena emateko egin klik esteka honetan. Argibide gehiago hemen.