Eraberritu egin dugu Innobasqueren webgunea, pertsonengan inspiraturiko gunea; bere helburua lankidetza, edukiaren kudeaketa eta ezagutza, baita networkinga eta jendearen arteko konexioak ere, indartu eta bultzatzea da. Hori guztia erabiltzailearen eskura klik bakar batean. Bai gure bazkideentzat eta bai gizartearentzat, oro har.
Innobasque TB edo Nola berritu dira atal berrietako batzuk, eta horietan jasoko dira edukirik garrantzitsuenak berrikuntzari, metodologiei, jardunbide egokiei eta abarri buruz.
Webgunearen beste nobedade bat networking online gunea da, bazkide diren erakundeentzako topaketa-gunea. Behar den guztia Innobasque sarearen ahalmen edo gaitasuna aktibatzeko, lankidetza sustatuz eta Euskadi herrialde berritzaile egiten lagunduz bere enpresa, teknologia-zentro, unibertsitate, administrazio, ETE, mikroETE, korporazio handi eta, batez ere, pertsonen gaitasunari esker[1].
Erregistra zaitez webgunean eta bidaiatu berrikuntzaren erdigunera. Blogger-en albisterik berrienak Innosphere-n aurkituko dituzu, berrikuntzaren blogosferan.
Eta Innobasque sareko kideak aurkitu nahi badituzu, nabigatu Bazkideen Katalogoan eta aurki ezazu gure bazkide diren erakundeen gaitasun berritzailea. Oraindik ez bazaude bertan, jar zaitez gurekin harremanetan: innobasque@innobasque.eus.
Eta gainera… dagoeneko bagara .EUS!
.EUS domeinua euskara munduko beste hizkuntzen mailan jartzen duen tresna da. Gainera, euskararen normalizazioan laguntzen du eta nazioarteko aitortza ematen dio euskararen herrialdeari.
Hemendik aurrera, helburu horretan ere lagunduko dugu. Eta horretarako, bai webgunea eta bai harremanetarako mezu elektronikoak .EUS amaituko dira.
[1] Networking gunera sartzeko, kode esklusibo bat behar da, bazkide den erakunde bakoitzari dagokiona. Kodea bazkideen Katalogoko formularioan aurkituko duzu.