Europako berrikuntzaren aditu nagusiak ekainaren 14an elkartuko dira Global Innovation Dayn galdera horri erantzuteko.  Ikuspegi aditua emango dute jardunbiderik berritzaileen, joerarik disruptiboen eta horien eguneroko aplikazioaren inguruan, goiz edo berandu guztion bizitzan eragingo baitute.

“Smart Innovation: norantz doa Europa” hitzaldi panelean (15:30etik 17:00etara) beren ikuspegiak partekatuko dituzte Adam Watson Brown-ek, Europako Batzordearen DG Connect-en Ezagutzaren Kudeaketa arloko koordinatzaileak, Martin Duckworth futuristak eta Toby Shapshak hegoafrikar kazetariak.

Komunikazioan aditua den Watsonek Futurium ekinbidean parte hartzen du Digital4EU proiektuarekin, webgune honetan bildu eta partekatzen direlarik esperientziak, Merkatu Bakar Digitala bultzatuz. Watson-ek “Digital Futures:  A journey into 2050 visions and policy challenges” txostena aurkeztuko du, eraldaketa digital eta teknologiari buruzko txostena, politiken diseinuan herritarrak inplikazteko prozesu parte-hartzaileak sortzeko.

Ondoren, Martin Duckworthek, britainiar estratega eta futuristak, merkatu berrien eta negozio-eredu berrien garapenean eskarmentua duenak, kanpoko ingurunearen analisia hobetzeko eta negozio berriak garatzeko pentsamenduaren etorkizuneko erabileraz eta eszenatokien plangintzaz hitz egingo du. Bere hitzaldian “Strategic Foresight: Towards the 3rd Strategic Programme of H2020” azterketaren emaitzak sakon zehaztuko ditu, hor sartzen diren eragileak, lantaldeak, horien sortze-prozesua eta Horizon(te) 2020-ren ildo nagusiak.

Toby Shapshak hegoafrikarrak, Stuff aldizkariaren editoreak eta Forbes.com-en kolaboratzaileak, Europako kontinentearen beste ikuspegi bat emango du Afrikako ikuspegitik. Shapshak hegoafrikar kazetari ospetsua eta saritua da, eta berrikuntzak, telekomunikazioek eta Internetek gure bizitzan duten eragina aztertuko du. Eskarmentu handiko hizlaria, teknologia mugikorrak bultzaturiko eta kalitate handiagoko berrikuntzaren jabe den Afrikan sinesten du.

Honela, Bilboko Euskalduna jauregian berrikuntza bor-bor izango da, aipaturikoaz gain beste 3 hitzaldi-panel, txokoetan 57 proposamen berritzaile edo 28 tailer izango baitira, berrikuntza egiten ikasteko edo berrikuntza-prozesuak metodologia berriekin hobetzeko. Berrikuntzaren Campus bat ere osatu ahal izango da, berrikuntzaren 4 faseetan ibilaldia eginez: inspirazioa, ideiagintza, hazkundea eta konexioa.

Parte hartzea oso erraza da. Doan emazu izena hemen.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago