“Ezagutzen ez dena ez da maitatzen. Berrikuntzan erreferenteak izateko, egiten dugunaren emaitza zabaldu egin behar dugu”, dio Cristina Alberdik, Tecnaliako Marketin zuzendariak, Memoria Innobasque 2014-2015 txostenean, honen helburua hain zuzen ere Berrikuntzaren Euskal Agentziaren jarduera berritzailea ezagutaraztea izanik. “Kontatzen da nola egin dezakegun guztiok, batera, elkarlanean berrikuntza” “guk desiraturiko etorkizunik onenerako bidean”, adierazi du Txema Villatek, Innobasqueko zuzendari nagusiak. “Lankidetza lehiakortasunerako oinarrizko estrategia da, ez zailtasunik gabea, enpresen mugak gainditzea ahalbidetzen duena”, esan du José Ramón Ipiñazar-ek, Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza Zerbitzuko buruak.  

Eta hau da Eusko Jaurlaritzako lehendakariak bere lerroetan dioena: “jarrai dezagun elkarrekin berrikuntzan”. Eta erronkari eusten dio Alberto García Erauzkinek, Innobasqueko presidenteak, “lankidetzaren prozesuak ahalegina inbertitzea eskatzen du eta konfiantza izatea, nahiz eta bidea ez izan beti erraza, baina helmuga handiagoak lortzea ahalbidetzen digu, urrutirago iristea”. Orrialdez orrialde, proiektuz proiektu, agerian geratzen da berrikuntza lankidetzan.

2014 eta 2015 urteetako inpaktuzko datu batzuk aurreratuko ditugu, oroitidazki edo txostenean daudenak:

  • 1000 bazkide
  • 40.000 pertsona mobilizatuta
  • 408 aurkezpen publiko
  • 81 erreferentzia akademiko
  • 2,6 euroko itzulkina inbertituriko euro bakoitzeko
  • Parte-hartzea nazioarteko 10 saretan
  • Presentzia 14 gobernu-organotan
  • 220.000 bisita Innobasque.eus-era
  • … eta 12 berrikuntza-irakaspen Innobasqueren esperientziatik. 

 

“Ipotx batek, erraldoi baten sorbaldara igota, erraldoiak berak baino urrunerago ikus dezake”, esaten zuen Robert Burton-ek. “Elkarlaneko jakintzak goratu gaitzala”, dio Lorena Fernándezek, Deustuko Unibertsitateko Nortasun Digitaleko zuzendariak.

Hala bedi. Ikus Txosten edo Memoria esteka honetan edo jaitsi hemen

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago