Basque Industry 4.0: fabrikazio aurreraturako espezializazio adimenduna” Innobasqueren Astearteak Euskadin espezializazio adimendunaren estrategia hau hedatzeko ardura izango duen lantaldea ezagutarazi du.

Jardunaldia Makina Erremintaren Biurtekoan egin zen Barakaldoko Bilbao Exhibition Center-en eta parte-hartzaileak Ampo, Tknika, Tecnalia eta IK4 Research Alliance izan dira. Baita DG Connect ere.

“Asteartea” Francesca Flamignik hasi zuen; Europako Batzordeko DG Connect-eko Sistema Konplexuen eta IKT aurreratuen proiektu-burua da eta Europako industria digitalizatzeaz hitz egin zuen.

Francesca Flamigni, DG Connect – Digitising European Industry from Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Gaur Innobasqueren Asteartea 3. pabilioira aldatuko da: #BIEMH2016 #BiurtekoAsteartea #BasqueIndustry40 Zuen zain gaude!!! pic.twitter.com/RBvNVuZ54E

— Innobasque (@Innobasque) 2016ko maiatzaren 31

Ondoren, Estíbaliz Hernáez-ek hitz egin zuen, Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun sailburuordeak, eta Jose Esmorisek, CIE Automotiveko I+G+b zuzendariak; bi hauek bere testuinguruan jarri zuten pilotatze-taldearen egoera eta fabrikazio aurreratuko estrategiaren hedapena.

Fabrikazio aurreratuko estrategian ekintzak @Innobasque #BiurtekoAsteartea #Industry40 pic.twitter.com/q6QXnOtA07

— Jose Antonio Borge (@Ozymate20) 2016ko maiatzaren 31

Aurrerago Basque Industry 4.0-ko jardunbide egokien ingurunean Tknika, IK4, Tecnalia eta Ampok parte hartu dute.

Jardunbide egokiak #FabrikazioAurreratua #BiurtekoAsteartea-n #BasqueIndustry40 pic.twitter.com/mBashuDMNr

— Innobasque (@Innobasque) 2016 maiatzaren 31

Lehenik Jon Agirre Garmendiak, Ampoko lehendakariak, hitz egin zuen eta Viajantes 4.0 aurkeztu zuen.

AMPO – Viajantes 4.0 from Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Atsegin dut Jon Agirreren #viajante40 #Ampo #BiurtekoAsteartea @innobasque pic.twitter.com/142hCdqG1C

— Jose Antonio Borge (@Ozymate20) 2016ko maiatzaren 31

Bigarren, Jon Agirre Ibarbiak, Tecnaliako programa estrategiko eta robotikako arduradunak, hitz egin zuen Robott-Nett-i buruz eta giza jarduera asko eraldatuko dituen iraultza robotikoaz.

Tecnalia – Robott-net from Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia

#BiurtekoAsteartea Tecnaliako Jon Agirre robotikaz hizketan. pic.twitter.com/qFMJKROAXl

— Binary Soul (@BinarySoul_Ofcl) 2016ko maiatzaren 31

Geroago, Jon Labakaren, Tknika-ko Teknologia arloko zuzendariaren, txanda izan zen, eta besteak beste Fabrikazio Aditiboaren hedapena azaldu zuen.

Tknika – Fabrikazio aditiboaren hedapena berrikuntza aplikatuaren sisteman Euskadiko LHn from Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia

#biurtekoasteartea Jon Labakak, Tknika-koak, industriarako prestakuntzaren garrantziaren arrastoan jartzen gaitu. pic.twitter.com/2FUEDwVx95

— Binary Soul (@BinarySoul_Ofcl) 2016ko maiatzaren 31

Iñigo Bediagak, Ideko IK4-ko proiektu buruak, Smart Connected Machine-n eraldaketa azalduz amaitu zen jardunaldia.

Ideko-IK4 – Smart Connected Factory-rantz from Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Iñigo Bediagak Smart Connected Machine-n eraldaketa azaltzen du hemen: #BiurtekoaAsteartea @IDEKO_IK4 @BEC_BIEMH pic.twitter.com/54QhPsAsLp

— Innobasque (@Innobasque) 2016 maiatzaren 31

Gainera, #BiurtekoaAsteartea TT izan zen Twitterren: 

Euskal berrikuntza joera da sare sozialetan @Innobasque #BiurtekoaAsteartea https://t.co/QX3cNZYR5U

— Alberto Bokos (@albertobokos) 2016ko maiatzaren 31

Jardunaldiko argazkiak Innobasqueren Flickr-eko albumean 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago