Gaur goizean izan da Donostian “Espezializazio Adimenduna, Euskadirako estrategia berritzailea” jardunaldia; Euskadiko RIS3 Espezializazio Adimendunaren Estrategiaren hedapenaren balantzea egin eta kanpo-ebaluazioa erakusteko balio izan du. Jardunaldiari amaiera Iñigo Urkullu lehendakariak eman dio eta bere hitzaldian Euskadi “Europako berrikuntzaren tren-makina” gisa kokatzearen alde egin du. “Ezin gara egon teknologiaren abangoardian gauza guztietan” azaldu du, eta erantsi du: “baina munduko liderrak izan gaitezke Espezializazio Adimendunaren Estrategian lehentasuna duten eremuetan: fabrikazio aurreratuan, energian eta biozientzietan-osasunean”.

Arantxa Tapia eta José Esmorisek Pilotatze Taldeetako euren esperientziak partekatu dituzte #RIS3 #BasqueCountry pic.twitter.com/PAMgGvwo5P

— Energia Clusterra (@Cluster_Energia) 2016ko ekainaren 8a

Lehendakariak harturiko konpromisoen artean nabarmentzekoa da I+G aurrekontua urtean %5 haztea 2020. urtera arte eta 200 milioi euroko programa bultzatzea berrikuntza finantzatzeko lankidetza publiko-pribatuaren bidez. Berrikuntzan 150.000 euro baino gehiagoko inbertsioak egin behar dituzten enpresentzako da programa hau. Euskal ETEen %50ek berrikuntza egitea nahi da, hori jasotzen da Euskadi 2020 (ZTbP/PCTi) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren helburuen artean.

Espezializazio Adimendunaren jardunaldiko familia-argazkia, estrategia berritzailea #Euskadirako #RIS3 # ZTBP/PCTI2020 pic.twitter.com/oNB5R4Elta

— Innobasque (@Innobasque) 2016ko ekainaren 8a

Bertan izan dira, lehendakariaz gain, Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua; Octavi Quintana Trias, Europako Batzordeko Ikerketa eta Berrikuntzaren Z.N.ko zuzendaria; Kevin Morgan, Cardiff-eko Unibertsitateko katedraduna eta Europako Batzordeko aholkularia; Pedro Miguel Etxenike, UPV/EHUko Materia Kondentsatuaren Fisikako katedraduna; José Esmoris, CIE Automotive-ko I+G+b-ko zuzendaria, eta Alberto García Erauzkin, Innobasqueko presidentea, jardunaldiaren antolatzailea, Orkestra, Elkargi eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan.

Berrikuntza hazkunde ekonomikoaren %60 baino gehiago da #ZTbP/PCTi2020 @Innobasque

— Habic (@ClusterHabic) 2016ko ekainaren 8a

Goizean zehar ZTbP-ren inplementazioan izandako aurrerapenen berri eman zaio euskal gizarteari; “plan honek euskal gizartearen ongizatea, ekonomiaren hazkunde iraunkorra eta enplegua hobetzea bilatzen du, ikerketa- eta berrikuntza-politikaren bidez, RIS3 espezializazio adimendunaren estrategian eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sistemaren eraginkortasunaren hobekuntzan oinarritua”, gogorarazi du García Erauzkinek. RIS3 estrategiaren inplementazioak Euskadin 60 eragile baino gehiagoren parte-hartzea du, eta 7 pilotatze-taldeetako parte dira, bana identifikaturiko lehentasun estrategiko bakoitzeko (fabrikazio aurreratua, energia eta biozientziak/osasuna) eta detektaturiko 4 aukera-lurralde bakoitzeko (elikadura, ekosistemak, hiri-habitata eta industria sortzaileak). Hauek enpresa-ordezkari, ikerketa- eta berrikuntza-agente eta herri-administrazioen ordezkariek eraturiko lantaldeak dira.

Alberto Garcia Erauzkin: “#ZTbP/PCTI2020ren helburu nagusietako bat #enplegua sortzea da” #RIS3 #Euskadi

— Innobasque (@Innobasque) 2016 ekainaren 8a

Europako Batzordeko Ikerketa eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiko arduradunak, Octavi Quintana Trias-ek, nabarmendu du espezializazio adimendunaren estrategiak “bide bat direla krisiaren irteerarantz lurralde-eraldaketa ekonomikoaren bidez, berrikuntza eta I+G indartuz, dauden baliabideak lehentasun-multzo mugatu batean bilduz I+G-n inbertsio pribatua estimulatuz eta “enpresa-aurkikuntzako prozesu bati jarraituz, eskualdeei eginkizun garrantzitsuagoa ematen dielarik berrikuntza-politiketan”.   

Bikaintasun-zigilua ETE tresna ETEentzako aukera da #ztbp/pcti2020 Octavi Quintana-ren arabera

— Teresa Glez. Cavia (@TeresaGlezCavia) 2016ko ekainaren 8a

Espezializazio Adimendunaren Estrategia Europan from Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Ondoren, Kevin Morgan Europako Batzordeko aholkulariak Euskadiko RIS3 estrategiaren kanpo-ebaluazioa aurkeztu du, “Europako Batzordean ikusi dugun zorrotzenetakoa” esan du, eta “RIS3k eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzen ari garela hemen” azpimarratu du.

Kevin Morgan-ek positiboki ebaluatu du #RIS3ren inplementazioa Euskadin @orkestra pic.twitter.com/cGJDRjnpyZ

— Energia Clusterra (@Cluster_Energia) 2016ko ekainaren 8a

Halaber, nabarmendu nahi izan du “euskal RIS3-ren lidergo banatuak esan nahi duela gobernuak eginkizun erabakigarria duela, joko-arauak ezartzen baititu guneak sortzea errazteko, beste eragile batzuek eskuzabaltasunez eta gaitasunez lidergoa hartzen dutelarik beraien interes eta esperientziako arloetan”. “Euskal RIS 3 plan bizia da, kritika eraikitzaile, ikaskuntza eta berritasunera irekia, jakintsuen kontseilu bat sortuz eta kanpo-ebaluazioaren bidez”, adierazi du.

@Innobasque @orkestra #ZTbP/PCTI2020 #RIS3 horrantz aurrera egin behar dugu #Euskadin pic.twitter.com/P8mJ4mMHvJ

— Juan Otegi (@juan_otegui) 2016ko ekainaren 8a

Kevin Morgan – Implementing RIS3: The Case of the Basque Country from Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Fabrikazio aurreratuko pilotatze-taldea

.@arantxa_tapia #industria40 eta #digitalizatzea jada ez da abentura, premia edo beharrizana baizik #ZTbP/PCTI2020 #Ris3 pic.twitter.com/WjCWnUNHZs

— Innobasque (@Innobasque) 2016ko ekainaren 8a

Morganek adierazitakoaren adibide bat fabrikazio aurreratuko pilotatze-taldean ari da gauzatzen, beronek baitu  Basque Industry 4.0-ren ardura. Alberto García Erauzkin Innobasqueko presidenteak moderatuta, Arantxa Tapiaren, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunerako sailburuaren, eta José Esmorís-en, CIEren I+G-ren zuzendariaren, artean izandako elkarrizketan, agerian geratu da pilotatze-taldeak askotariko eragilez osaturik daudela. Talde honetan cluster, ikerketa-zentro, unibertsitate, administrazio, enpresa eta elkarlaneko berrikuntzak sustatzeko eragile berezi nagusiak daude.

Perspectives from the coal face now – what is #RIS3 in #Euskadi implying in practice for government & business? pic.twitter.com/TxZFo5YPgi

— James Wilson (@jamierwilson) 2016ko ekainaren 8a

Tapiak aurreratu du talde honek plan bat hedatuko duela “industria-enpresa guztiek RIS3 estrategiatik eratorritako proiektuak ezagut ditzaten, horietan parte hartu eta 4.0-ra eramango gaituen herrialdeko ekinbide orokor baten parte izan daitezen”.

 Bestalde, lantzen ari diren zortzi ekinbide estrategikoen berri eman du José Esmorís-ek: STEAM (zientzia, teknologia, ingeniaritza, arte eta matematika, ingeleseko siglen arabera) sustatzea, gaikuntza adimendun sarea, fabrikazio adimendun banatua eta konektatua, Basque Open Industry Plataform 4.0, 4.0 zerbitzu aurreratuak, ekonomia zirkularra, hondar-beroa, ibilgailu elektrikoa eta offshore.

Arantxa Tapia eta José Esmorisek Pilotatze Taldeetako euren esperientziak partekatu dituzte #RIS3 #BasqueCountry pic.twitter.com/PAMgGvwo5P

— Energia Clusterra (@Cluster_Energia) 2016ko ekainaren 8a

Azkenik, UPV/EHUko katedradun eta Donostia International Physics Center-eko lehendakaria den Pedro Miguel Etxenikek oinarrizko ikerketaren alde egin du ezagutza-iturri gisa etorkizunean teknologia- eta zientzia-garapenerako ahalmenarekin, gure lurraldean sustraituta betiere. Zientzia-argitalpenen kopurua herrialdeen aberastasunarekin ere lotu du. “Ezin da teknologiaren garapenik ez ekonomia indartsurik egon oinarritzat behar duen zientzia- eta teknologia-ikerketarako azpiegiturarik gabe”, esan du.

Pedro Etxenike: deep generative ideas are the product of curiosity; education & technology #basque #RIS3 @orkestra pic.twitter.com/4GbdUeLJjU

— A.Konstantynova (@Anastasi_ia) 2016ko ekainaren 8a

Pedro M. Etxenike – Bikaintasunezko ikerketa oinarrizkoa. Herrialde ikuspegia from Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia

 

Jardunaldiko argazkiak Innobasqueren Flickr albumean ikus ditzakezue

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago