Global Innovation Day 2016 egunean, beste gauza askoren artean, lau motako hitzaldi-panelak antolatu ziren: Smart People, Smart Innovation, Smart Living eta Smart Enterprise.
Smart People paneleko lehen protagonistak Izaro Martínez eta Maddie Martinez izan ziren, Begoñazpi ikastolako ikasleak. “Legoñazpi Day” zer den azaldu zuten: funtsean robotikako jardunaldia, baina bertan beste era bateko gaitasunak ere lantzen dituzte, berrikuntzari lotuak.
Legoñazpi Day from Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia
Bigarren protagonista 12 nubes izan zen, hezkuntza-proiektu komunitarioa, eta bertan gazteek, irakasleek, enpresek eta Gasteizko Pilar auzoko gizarte-erakundeek hartu dute parte. Imane Bensaleh, Amina Cherif eta Embarka Gachbar-ek euren eguneroko bizitzako 12 gai hainbat ikuspegitatik hartzen dituen ekinbide honetaz hitz egin zuten.
Hirugarren tokian, Odile Sanchez, Laima Otsoa, Lucía Uría eta Roberth Bravok, Donostiako Manuel Larramendi ikastetxeko ikasleek, “5 days to dance” proiektuan izandako parte-hartzea azaldu zuten, non 5 egunez gorputz-adierazpena eta musika-pentsamendua erabili baitzituzten arazoak konpontzeko.
Azkenik, Global Shapers-en txanda izan zen, Munduko Ekonomia Foroaren ekinbidea, non helburua gazteak konprometitzea baita planetaren erronka handiei konponbideak bilatzeko. 2015ean Global Shapers Bilbao hub-a eratu zen, Innobasqueko bazkide diren erakundeek bultzatuta. Ekinbide honen xehetasun gehiago eman zituzten Lorea Argaratek eta Borja Mollák.
Bigarren panela Smart Enterprise izan zen, eta bertan Jose Luis Cordeiro, Millennium Project-eko Venezuelako Nodoaren zuzendaria eta Singularity Universityko Energia-irakasle eta aholkularia, izan zen hitza hartu zuen lehenengoa.
The future of the future: The technological singularity from Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia
Azkenik, June Solak, TRIMEK-Innovalia Metrology-ko I+G-ko ingeniariak, Artea herritarrengana hurbiltzeko 3D industria-digitalizatzeaz hitz egin zuen:
“Artea herritarrengana hurbiltzeko 3D industria-digitalizatzea” from Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia
Hirugarren panela Smart Living izan zen: bizitzeko nahi dudan hiri adimenduna. Lehenik Francis Pisanik hitz egin zuen, Sorbonako Unibertsitatean Zientzia Politiko eta Ikasketa Latinoamerikarretan doktorea, informazioaren teknologietan espezialista, eta Smart City-ak definiziorik eta eredurik gabe: ekintza-eremu bat gaiaz hitz egin zuen:
Smart City-ak: ekintza-eremu bat from Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia
Bigarren, Mara Balestrini-ren txanda izan zen; Ideas for Changeko bazkide eta ikerketa-zuzendaria da, non berrikuntza-gaietan eta hirientzako esku-hartze teknologiko parte-hartzaileen diseinuan espezializatzen baita; honen hizpidea Smart-az haratago: Ekarpen Hiria izan zen.
Smart-az haratago: Ekarpen Hiria from Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia
Hirugarren, Euken Sesé-ren txanda izan zen, Donostiako plan estrategikoaren eta berrikuntza- eta garapen-proiektuen sustatzailea; honen gaia “Donostia eta bere estrategiaren trilogia: berrikuntza, talentua eta adimen kolektiboa” izan zen.
Azkenik, Pilar Conesak, Antevertiren sortzaileak eta Smart City World Congress-eko zuzendariak, honako gai azaldu zuen: “Ez dago hiri adimendunik hiritar adimendunik gabe”.
Smart City-ak, hiri berritzaileak, irekiak eta elkarlanekoak, from Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia
Eguneko laugarren eta azken panela “Smart Innovation: norantz doa Europa” izan zen. Hitzaldi panel honetako lehen hizlaria Adam Watson Brown izan zen; Europako Batzordeko Komunikazio Sare, Eduki eta Teknologiaren Zuzendaritza Orokorreko Ezagutza Kudeaketa sailean lan egiten du eta “Digital Futures: A journey into 2050 visions and policy challenges” gaiaz hitz egin zuen.
Snaphots from a journey into 2050´s digital futures from Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia
Bigarren, Albert Bravo-Bioscak, Nesta-ko Innovation Growth Lab-eko zuzendariak, “berrikuntza hobeto egiteko, esperimentatzeaz” hitz egin zuen.
Berrikuntza hobeto egiteko, esperimentatzea from Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia
Hirugarren, Martin Duckworth-ek hitz egin zuen; estratega britainiar honek eskarmentua du merkatu berrien eta negozio-eredu berrien garapenean, eta “Strategic Foresight: Towards the 3rd Strategic Programme of H2020” azterketaz hitz egin zuen.
Strategic Foresight, as used to inform the Third Strategic Programme of H2020 from Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia
Laugarren Tanja Kimova izan zen, gizarte- eta politika-ikerketarako TNS nazioarteko koordinazio-zentroa den TNS Opinion-en ikerketa-zuzendaria; Innobarómetro 2015-en agertzen diren Europako enpresetan berrikuntzan dauden joerak azaldu zituen.
Innobarometer, a tool to track the EU business innovation trends from Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia