Euskalmet-ek iragarri du tenperaturak igo egingo direla datorren asteburuan, eta datorren astearekin euskal berrikuntzaren intentsitatea ere igo egingo da. Aprobetxa itzazu gehiago ikasteko aukera hauek urrutirago iristeko:
UZTAILAREN 6TIK 14RA
Programa: 2 ikastaro, 3 lantegi eta hitzaldi bat
Ikastaroak hauek izango dira: “Improvisación teatral para mejorar las competencias emocionales” Koldo Vío-k emana, eta “Fundamentos de un modelo de gestión de personas orientado a la felicidad en el trabajo”, Santiago Vázquez hizlari dela. Lantegiak hauek izango dira: “Inteligencia emocional en equipos con Lego Serious Play” (Adriana Racca eta Iñaki Pérez), “El lenguaje secreto de los niños: la comunicación NEI (natural e inteligente emocionalmente)” Igor Cortón-ekin eta “La inteligencia emocional en la empresa” Olaia Agirre, Marian Albaina eta Roberto
López-ekin.
UZTAILAK 7, OSTEGUNA
HIRI INTERAKTIBOA IoT & Objektu konektatuak
Antolatzailea: Antic
Lekua: Espace Océan · Angelu, Ipar Euskal Herria (Frantzia)
Jardunaldi honetan gaian adituak elkartuko dira, eta komunitate, enpresa eta profesionalen lekukotasunak eta ekarpenak entzungo dira, eta gero truke askeak egingo dira. Bestalde, aukera ona da enpresentzat beren produktuak eta irtenbide berritzaileak aurkezteko eremu honetan.
UZTAILAK 14
Antolatzailea: Donostia Sustapena<0}
Donostiako Kursaalen
9:00etatik 12:40ra
Gazteei bultza egiteko jardunaldia Donostia UP! 2016 Planaren barruan mikroantzerki, bakarrizketa, lantegi edo tailer, erronka eta, batez ere, networking-ekin. Innobasqueko Estibaliz León-ek azalduko du zergatik garatu STEAM gaitasunak enplegua bilatzeko.
UZTAILAK 15
BRUNCH&LEARN: ZIBERSEGURTASUNAK EZ DIO ERAGITEN NIRE ENPRESARI, ALA BAI?
Antolatzailea: EMETEL, Barrilero y Asociados, Ejie eta Euskaltel.
Lekua: Lekandene: Bizkaiko Teknologia Parkea.
11:00etatik 13:30era
Gutxi gorabehera jota, Herri Administrazioaren eta interes estrategikoko enpresen aurkako ziber-erasoak %40 igoko dira datorren urtean. Nahiko erraza da enpresa baten jarduera blokeatzea era gidatuan edo ausazkoan, eta “erreskatea” eskatzea, jarduera jarraitzen uzteko. Gainera, sistema eta prozesu informatikoen mendekotasun operatiboagatik, egoera hobezina sortzen da mehatxuak esponentzialki eta etenik gabe gehitzeko. Gai hauek aztertuko dira jardunaldian.
UZTAILAREN 5ETIK 22RA
Kanpamentu Teknologikoa
Antolatzailea: Camp Teknologikoa
Lekua: Lekandene eraikina – Bizkaiko Teknologia Parkea
UZTAILAREN 11TIK 13RA
Antolatzaileak: ColaBoraBora eta UPV/EHU
Lekua: Bizkaia Aretoa
Teknologikoa zeharkako eta diziplinarteko eran interesatzen bazaizu, gizarte-zientzia, arte-praktika, tekno-politiko, sistema-diseinu, berrikuntza-kudeaketaren artean. Teknologikoaren mugak esploratzeko prest dagoen pertsona baldin bazara, zuk inguru horrekin eskuarki duzun harremanaz haratago.
IRAILAREN 9RA ARTE
Antolatzailea: Innovalia
Metromeet-ek industria-metrologia dimentsionalari atxikitako profesionalak gonbidatzen ditu beren ezaupideak eta esperientziak partekatzera Biltzarrean. Txosten edo ponentziatarako deialdia irekita dago eta datorren irailaren 9an amaituko da.
Metromeet-en txostengile gisa parte hartzeak aukera emango dizu metrologia-arloko enpresetako zuzendari eta goi-exekutiboekin zuzeneko harremana ezartzeko. Metromeet-ek negozio-sareak handiagotzeko aukera ere ematen du eta bezero izan daitezkeenekin harremanak ezartzeko, industria-metrologia dimentsionalaren barruan arlo zehatz edo espezialitate batean aditu gisa aitortua izateak ematen duen kokapen pribilegiatutik.
IRAILAK 27, OSTEGUNA
Advanced Manufacturing and Materials 2016. Conference & Brokerage Event
Tecnun-en, Donostian
Antolatzailea: Innobasque, BEAZ eta Spri, CEIT-IK4-rekin lankidetzan
Nazioarteko jardunaldia, Fabrikazio eta Material Aurreratuen arloan I+G+b proiektuetarako teknologia transferitu eta bazkideak bilatzeko. Hitzaldi eta enpresa-topaketen (Brokerage Event) programa izango da.
IRAILAK 30, OSTEGUNA
Elkarrekin lan-munduan sartzearen alde
Lekua: Innobasque
Antolatzailea: Euskadiko Down Sindromearen Fundazioa
FSDPVren Lan programak, 1994tik, adimen-ezgaitasunen bat duten pertsonak ohiko lan-merkatuan sartzea bultzatzen du metodologia eraginkorraren bidez, arrakastatsua izan dadin ahalmen-urritasunen bat duten horiek lan-merkatuan txertatzea.
Jardunaldi honen helburua enpresak programa honetara eta bere metodologiara hurbiltzea da, lan-munduan txertatzeko programa honetan parte hartzen duten enpresen eta langileen jardunbide egokien esperientziaz baliatuz.
Izen-emateak hemen
GIZONDUZ PROGRAMA
Antolatzailea: Emakunde
Aurrez aurreko eta Interneteko ikastaroak; ezaugarriak: dohainik, eskaintza zabal eta askotarikoa, eta moldakorra eta malgua. Gizonezkoak emakume eta gizonen berdintasunaren alde gehiago inplikatzeko ekinbidea.
Farmakoak eta Gidatzea 2. Lehiaketa
FyC / FetaG bigarren edizioa deitu da, argazki- eta bideo-lehiaketa online, Farmakoak eta Gidatzea hitzetan inspiratuta; lehiaketa honek badu atal bat bereziki Osasunaren Profesionalengana zuzendutakoa, oso hurbil baitaude problematika honetatik.