Pixkanaka proposamen berritzaileak ari dira iristen, udako oporraldia bukatu eta ikasturte berriaren hasierarako. Une egokia da hau datozen hilabeteetako agenda antolatuz joateko. Hona hemen gure proposamenak:
UZTAILAREN 22RA ARTE
Gaixotasun Arraroen Ikerketarako II. Laguntza Deialdia
Antolatzailea: Gaixotasun Arraroen Espainiako Federazioa
16.000 euroz hornitua, ekinbide honek erakundea iaztik bultzatzen hasi zen ildoan jarraitzen du, prebalentzia txikiko gaixotasunen ikerketari laguntza emateko helburuaz. Deialdi hau ‘Muévete por los que no pueden’ eta Otromundoesposible GKEaren lankidetzari esker egin ahal izan da.
UZTAILAK 22-25
Antolatzailea: Euskaltel
Euskal Encounter informatikako zale eta profesional askoren bilera da; bertan ezagupenak elkartrukatu nahi izaten dituzte eta hainbat egunez informatikari loturiko era guztietako jarduerak egin. Fenomeno hau laurogeiko hamarkadaren bukaeran sortu zen Europako iparraldean, Norvegia, Danimarka edo Alemania bezalako herrialdeetan. Estatuko party-rik beteranoena hogeita laugarren ediziora iritsiko da 2016an.
IRAILAREN 9RA ARTE
Antolatzailea: Innovalia
Metromeet-ek industria-metrologia dimentsionalari atxikitako profesionalak gonbidatzen ditu beren ezaupideak eta esperientziak partekatzera Biltzarrean. Txosten edo ponentzietarako deialdia irekita dago eta datorren irailaren 9an amaituko da.
Metromeet-en txostengile gisa parte hartzeak aukera emango dizu metrologia-arloko enpresetako zuzendari eta goi-exekutiboekin zuzeneko harremana ezartzeko. Metromeet-ek negozio-sareak handiagotzea eta bezero izan daitezkeenekin harremanak ezartzea ere ahalbidetzen du, industria-metrologia dimentsionalaren barruan arlo zehatz edo espezialitate batean aditu gisa aitortua izateak ematen duen kokapen pribilegiatutik.
IRAILAK 27, ASTEARTEA
Advanced Manufacturing and Materials 2016. Conference & Brokerage Event
Tecnun-en, Donostian
Antolatzailea: Innobasque, BEAZ eta Spri, CEIT-IK4-rekin lankidetzan
Nazioarteko jardunaldia, Fabrikazio eta Material Aurreratuen arloan I+G+b proiektuetarako teknologia transferitu eta bazkideak bilatzeko. Hitzaldi eta enpresa-topaketen (Brokerage Event) programa izango da.
IRAILAREN 28RA ARTE
Innobideak 2016 Programa
Irailaren 28ra arte aurkez daitezke Innobideak programarako eskabideak; programa honek langileen parte-hartzea bultzatzen du enpresan, funtsezko elementua baita lehiakortasuna hobetzeko eta lurraldearen gizarte-kohesiorako.
IRAILAK 30, OSTEGUNA
Elkarrekin lan-munduan sartzearen alde
Lekua: Innobasque
Antolatzailea: Euskadiko Down Sindromearen Fundazioa
FSDPVren Lan programak, 1994tik, adimen-ezgaitasunen bat duten pertsonak ohiko lan-merkatuan sartzea bultzatzen du metodologia eraginkorraren bidez, arrakastatsua izan dadin ahalmen-urritasunen bat duten horiek lan-merkatuan txertatzea.
Jardunaldi honen helburua enpresak programa honetara eta bere metodologiara hurbiltzea da, lan-munduan txertatzeko programa honetan parte hartzen duten enpresen eta langileen jardunbide egokien esperientziaz baliatuz. Izen-emateak hemen.
IRAILAREN 30ERA ARTE
Lehen Saria Bizi Kalitatearen Hobekuntzari Bizkaian
Antolatzailea: Fundación Vizcaína Aguirre
Zabalik da, berrikuntzaren eta proiektu garapenaren bidez, gure gizartearen eraldaketan lagundu duten era guztietako erakundeen ekarpena aitortzen duen sariketarako hautagaiak aurkezteko epea. Saria 70.000 eurokoa da guztira: 50.000 euro sari nagusiarentzat eta 20.000 accesit batentzat, epaimahaiari egoki iruditzen bazaio.
GIZONDUZ PROGRAMA
Antolatzailea: Emakunde
Aurrez aurreko eta Interneteko ikastaroak; ezaugarriak: dohainik, eskaintza zabal eta askotarikoa, eta moldakorra eta malgua. Gizonezkoak emakume eta gizonen berdintasunaren alde gehiago inplikatzeko ekinbidea.
Farmakoak eta Gidatzea 2. Lehiaketa
FyC / FetaG bigarren edizioa deitu da, argazki- eta bideo-lehiaketa online, Farmakoak eta Gidatzea hitzetan inspiratuta; lehiaketa honek badu atal bat bereziki Osasunaren Profesionalengana zuzendutakoa, oso hurbil baitaude problematika honetatik.
URRIAK 31
Enpresa-azeleratzaile publiko-pribatua da, sortu berria, eta autonomia-erkidegoko konpainia nagusiek bertan kolaboratuko dute enpresa-ekinbide berritzaileak Euskadira erakartzeko mundu osotik. Startup-ek aholkularitza eta finantza-laguntza izango dute, baina, batez ere, mundu mailan erreferente diren erakundeen ─adibidez, ABB, CAF, CIE Automotive, Danobat, Euskaltel, Iberdrola, ITP, Mercedes, Michelin, Microsoft, Repsol-Petronor eta Siemens-en─ konpromisoa, sortu berri diren enpresei beren hazkunde, azelerazio eta merkaturatzean lagunduko dietelarik.
AZAROAK 16, ASTEAZKENA
Antolatzailea: Spri
Donostiako Kursaalen
TEIC tresnetan ardazturiko jardunaldia, industria-prozesuak optimizatzeko laguntza gisa. Fabrikazioaren diseinu, garapen, ekoizpen, logistika eta kudeaketa integratuan laguntzeko tresna adimendunak. Basque Industry 4.0-ren III. edizio honetan laugarren industria-iraultzaz egingo da eztabaida. Esperientziak, joerak, estrategiak, iritziak, lantegiak, erakusketak eta gaian adituak direnen ikuspegia bildu dira.