Joan zen uztailaren 20an egin zen Bilbon, CALOR Proiektu Ekinbide Estrategikoaren esparruan, negozio-ereduei eta enpresen arteko lankidetza bultzatuko duen arau-esparruari buruzko bilera.
Energia-eraginkortasunaren merkatuari loturiko erakundeek, teknologia-zentroek, jabetza intelektualaren kudeaketari loturiko enpresek eta CALOR Proiektuaren Bulego Teknikoko ordezkariek hartu zuten parte.
Bileran jasotako ekarpenei esker, energia-eraginkortasuneko, eta zehazki hondar-beroa ustiatzeko, proiektuen ezarpena bultzatzeko landu behar diren ekintzak zehaztu dira.
Bilera hau, Industrian Energia Eraginkortasuneko Lantaldeak apirilaren 8an egindako bileran eraturiko lan-mahaiaren jarraipen gisa sortu da, Energiaren Clusterrak gidatzen duen EnergiBasque-Energia Estrategiaren esparruan betiere.