Innobasqueren esperientziatik Berrikuntzari buruzko 12 irakaspenen zerrenda amaitzeko, hona hemen beste hiru, non protagonistak Administrazioa, Europa eta baikortasuna baitira, berrikuntzaren indar handiena.
– Berrikuntza funtsezkoa da Administrazioaren gobernantza hobetzeko
Gobernantza-eredu berriak, gardentasunean eta parte-hartzean oinarrituak, funtsezkoak dira balio partekatuaren sorkuntza maximizatzeko. Gero eta beharrezkoagoa da Administrazioak eta gizarte zibilak kolaboratzea erantzunkidetasunetik, elkarrizketa, negoziazio eta akordiorako mekanismoak ezarriz, egintza publikoaren eraginkortasuna hobetzeko eta bere zilegitasuna indartzeko.
Herritar informatuak herritar prestatuak dira. Baina ez da aski informazioa argitaratzea. Informazioa modu eskuragarri eta berrerabilgarrian aurkeztu behar da, interpretazio gehiago egin ezin den punturaino murriztu gabe.
Bestalde, gizarte zibilaren ikuspegia ekintza publikoan txertatzeak aldaketa-itxaropenak sortzen ditu, eta gero ez badira egoki kudeatzen higatu egiten dute erakundeen sinesgarritasuna.
– Europak Euskadi indartzen du eta Euskadik Europa indartzen du
Europan presentzia aktiboa izatea jakintza eta finantzaketa berriaren iturri da, baita herrialde berritzaile gisa kokatzeko tresna ere.
Ekonomia globalizatuan, non gorabideko herrialdeek garrantzia duten produktu eta zerbitzu berrien eskari global eta ekoizpeneko zentro gisa, Europak lehiarako bere abantailak mantendu nahi ditu talentua erakartzeko eta ezagutza aurreratua sortzeko gune global gisa.
Europak berrikuntzaren arloan baliabide- eta esperientzia-aukera zabala eskaintzen du: jardunbide egokiak, kolaboratzaile izan litezkeenak, finantzaketa publikoko programak… eta Euskadi ekarpen esanguratsua ari da egiten gai horietan.
Berrikuntzan lider diren eskualdeekin bat egiteko helburuarekin, Euskadiren parte-hartzea eta lidergoa Europako proiektuetan areagotzen ari da, Horizon(te) 2020 programan sortzen ari diren ekinbide estrategiko handiek eskaintzen dituzten aukerez baliatuz.
– Berrikuntzak baikortasun eta gogo-berotasun dosi handiak eskatzen ditu
Zerbait berria aurkitu, berritu eta sortzen ausartzeko espiritu irekia behar da, eta konfiantza etorkizunean eta ingurunean, norberaren gaitasunetan eta elkarlanaren ahalmenean.
Innobasquen uste dugu baikortasun burutsua funtsezko osagaia dela ekosistema berritzaileetan, eta espiritu horrekin lan egiten dugu.
Berrikuntzari buruzko 12 irakaspenak Innobasqueren 2014-2015 Memorian kontsulta daitezke.