Laboral Kutxaren arabera, eenpresen %38k uste du finantzaketa lortzea dela hesirik handiena berrikuntza egin ahal izateko. Halaz guztiz, euskal enpresen %57k inbertsioak egiten ditu berrikuntzan. Helburu horretara bideraturiko kapitala ez da 50.000 euro baino gehiagokoa kasuen %60an, eta gainera, salmenta kopuruaren ehuneko txikia izaten da (%61en kasuan %0,5 baino gutxiago), Mondragon Korporazioko finantza-erakundearen informazioaren arabera.
Iturri beraren arabera, berrikuntza Euskadin laguntza publiko, banku eta norberaren funtsen bidez finantzatzen da, batez ere, eta, kasurik gehienetan, horietako bi gutxienez erabili behar izaten direla esaten du.
Testuinguru honetan, Laboral Kutxak lankidetza-akordioa egin du Europako Inbertsio Funtsarekin, Innovfin SME Guarantee Facility programan sartzen dena. Hau Europako Batzordeak eta BEI Taldeak abiarazitako ekinbidea da Horizon(te) 2020 programaren esparruan, enpresa berritzaileei finantzaketa lortzea errazteko helburuaz.