Irailak, urriak eta azaroak berrikuntza-ahalmena eta sormena berraktibatzen dituzte Euskadin. Innobasquetik, gure bazkide-sareak bere ezagutza espezializatua eskaintzen du prototipatzen eta berrikuntza egiten ikasteko, eta, Innobasqueren beste astearte batean, Euskadiko kultura- eta sorkuntza-industrien gaitasun edo ahalmena ezagutzeko. Halaber, berehala izango dugu Europako finantzaketa-programetan parte hartzeko ikastaro aurreratuaren beste edizio bat. Gainera, Donostian Fabrikazio Aurreratu eta Materialen Biltzarra izango da
IRAILAREN 12RA, ASTELEHENERA, ARTE
Emakunde Saria
Sariak publikoki aitortzen du emakume eta gizonen berdintasunaren alde lan egiten nabarmendu diren pertsona fisiko edo juridikoen, publiko edo pribatuen jarduna; emakumeen lana aintzatesten eta horiek ahalduntzen alderdi esanguratsuen hobekuntza ekarri duten ekintzak, lanak edo proiektuak egiten dituztenak dira, edota beren ibilbidearekin emakumearen zeregina balioesteko eta duintzeko, edo Euskal Herrian sexuen arteko eskubide eta aukeren berdintasunaren sustapenean ekarpen nabarmena egindakoak. Saria 14.400 euro gordinekoa da, eta hautagaitzak aurkezteko epea irailaren 12an amaituko da.
AZAROAK 14, ASTEAZKENA
Antolatzailea: SER katea-Radio Bilbao
Lekua: Bilbo
9:00etan: 00
Negozioen “speed dating” da: hitzordu lasterrak dira, baina ezkongabeak bikote bila aritu ordez, enpresaburuek bilatzen dituzte bazkideak edo bezeroak.
IRAILAK 16, OSTIRALA
Antolatzailea: TZBZ
9:30etik 12:30era
Bizkaiko Teknologia Parkea (Zamudio)
Berrikuntza lurreratzen: Lantalde ekintzaileak, sormena, komunikazioa eta prototipatua
Balio-proposamena etengabe aldatuz enpresen erronkei erantzuteak arazoak konpontzeko prozesua berez sistema gisa ulertzea eskatzen du, eta berrikuntza ahalbidetzen duten faktoreak lantzea, adibidez, ikaskuntza-prozesu proaktiboak sortzea, lantalde ekintzaileak, produktu eta zerbitzuen prototipatu lasterra, eta ikus-entzunezko komunikazio-teknika berriak. Jardunaldi honetan jakingo da zein diren faktore hauek eta nola aplikatu.
IRAILAK 22, OSTEGUNA
XI. Aslan Tour Teknologikoa Eraldaketa Digitala. Dena konektatuta
Antolatzailea: Aslan
Lekua: Meliá Bilbao hotela
Teknologiaren topaketa eta zabalkunderako gunea da, eraldaketa digitalean sareko teknologien zeregina ezagutzeko interesa duten guztientzat. Innobasqueren laguntzaz, AsLANek antolatzen du eta aukera bat da teknologia berriak ezagutarazteko eta profesionalen/bezero izan daitezkeenen sare zabal batera iristeko. Teknologiaren topaketa eta zabalkunderako gunea da Espainiako bost hiri handitan, eta horietan elkartuko dira nazioarteko IT fabrikatzaile nagusiak, eskualdeetako partner teknologikoak eta arlo publiko eta pribatuko IT arduradunak teknologikoak eta arlo publiko eta pribatuko IT arduradunak.
IRAILAK 22, OSTEGUNA
Euskadiko enpresen proiektu-kudeaketan heldutasunari buruzko gosaria eta solasaldia
Antolatzailea: Mondragon Unibertsitatea
9:00etatik 10:30era
Lekua: Orona IDeO (Hernani).
Jardunaldiaren helburua Innobasquek eta Mondragon Unibertsitateak inguruko zenbait enpresari egin zieten Proiektu Kudeaketan Heldutasun-inkestaren emaitzei buruz eztabaidatu eta hausnartzea da. Zehazkiago esanda: Euskadin garaturiko proiektuen tipologia aurkeztea, proiektuen kudeaketan euskal enpresen heldutasunari buruz emaitzak aurkeztea, Euskadin proiektuen jarduera-maila ezagutzea eta atera daitezkeen ondorioez eztabaidatzea, profesionalek eremu honetan dituzten erronka eta kezka nagusiei buruz azterketa egitea, eta proiektuen kudeaketan arrakasta-faktoreak ezarri eta eztabaidatzea. <0}
IRAILAK 23, OSTIRALA
Elkarrekin lan-munduan sartzearen alde
Lekua: Innobasque
Antolatzailea: Euskadiko Down Sindromearen Fundazioa
FSDPVren Lan programak, 1994tik, adimen-ezgaitasunen bat duten pertsonak ohiko lan-merkatuan sartzea bultzatzen du metodologia eraginkorraren bidez, ahalmen-urritasunen bat duten horiek lan-merkatuan txertatzea arrakastatsua izan dadin.
Jardunaldi honen helburua enpresak programa honetara eta bere metodologiara hurbiltzea da, lan-munduan txertatzeko programa honetan parte hartzen duten enpresen eta langileen jardunbide egokien esperientziaz baliatuz. Izen-emateak hemen.
IRAILAK 27, ASTEARTEA
Advanced Manufacturing and Materials 2016. Conference & Brokerage Event
Tecnun-en, Donostian
Antolatzailea: Innobasque, BEAZ eta Spri, CEIT-IK4-rekin lankidetzan
Nazioarteko jardunaldia, Fabrikazio eta Material Aurreratuen arloan I+G+b proiektuetarako teknologia transferitu eta bazkideak bilatzera emana. Hitzaldi- eta enpresa-topaketen (Brokerage Event) programa izango da.
IRAILAREN 28RA ARTE
Innobideak 2016 Programa
Irailaren 28ra arte aurkez daitezke Innobideak programarako eskabideak; programa honek langileen parte-hartzea bultzatzen du enpresan, funtsezko elementua baita lehiakortasuna hobetzeko eta lurraldearen gizarte-kohesiorako.
IRAILAREN 30ERA ARTE
Bizkaian Bizi Kalitatearen Hobekuntzarako Lehen Saria
Antolatzailea: Fundación Vizcaína Aguirre/Agirre Bizkaiko Fundazioa
Zabalik da, berrikuntzaren eta proiektu-garapenaren bidez, gure gizartearen eraldaketan lagundu duten era guztietako erakundeen ekarpena aitortzen duen sariketarako hautagaiak aurkezteko epea. Saria 70.000 eurokoa da: 50.000 euro sari nagusiarentzat eta 20.000 accesit batentzat, epaimahaiari egoki iruditzen bazaio.
GIZONDUZ PROGRAMA
Antolatzailea: Emakunde
Aurrez aurreko eta Interneteko ikastaroak; ezaugarriak: dohainik, eskaintza zabal eta askotarikoa, eta moldakorra eta malgua. Gizonezkoak emakume eta gizonen berdintasunaren alde gehiago inplikatzeko ekinbidea.
Farmakoak eta Gidatzea 2. Lehiaketa
FyC / FetaG bigarren edizioa deitu da, argazki- eta bideo-lehiaketa online, Farmakoak eta Gidatzea hitzetan inspiratuta; lehiaketa honek badu atal bat bereziki Osasunaren Profesionalengana zuzendutakoa, oso hurbil baitaude problematika honetatik.
URRIAK 4, ASTEARTEA
Innobasqueko Astearteak: Espezializazio adimenduna kultura- eta sorkuntza-industrietan
Antolatzailea: Innobasque
Lekua: Donostia
18:00etatik 19:30era
Bertan, kultura- eta sorkuntza-industrien (KSI / ICC) eremuan, espezializazio adimendunaren estrategian (RIS3) egindako aurrerapenak aurkeztuko dira; Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Planaren testuinguruan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila ari da gidatzen estrategia hori. Gainera, Eiken, Habic eta Gaia-k (BasqueGame) klusterizazioaren eta berrikuntzaren onurak azalduko dizkigute sektore honetan. Jardunaldiari amaiera Cristina Uriartek, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak, emango dio. Jardunaldia jarraitzeko: #Martesindustriascreativas
URRIAK 4-5
Antolatzailea: Spri
Barakaldon
Euskadiko Nazioartekotze Foroan, euskal enpresek nazioartekotzeari buruzko guztia ezagutu ahal izango dute lehen eskutik: zerbitzu-eskaintza, Europako politikak, gorabidean dauden herrialdeak, herrialde finkatuak, joerak, etab. Aurten herrialde gonbidatua Erresuma Batua izango da. Brexit osteko Europa ere aztergai izango da. Jardunaldi eta hitzaldien programa Alemania, Australia, Tailandia, Txina, Afrika, Mexiko, Iran eta AEBrekin osatuko da, besteak beste.
URRIAK 20 eta 21
Antolatzailea: Eusko Jaurlaritza, Beaz, Tecnalia eta IK4 Research Alliance
Nazioarteko Biltzarra Erakundeen Berrikuntzarako Zaintzaz eta Inteligentzia Sistematikoaz. Hitzordu honen helburua zaintza estrategikoa sustatzen edo/eta beren jarduera hobetzeko horretaz baliatzen diren profesionalen eta erakundeen arteko topaketa da.
URRIAREN 21ETIK ABENDUAREN 9RA
V. Ikastaro Aurreratua Nazioarteko I+G+b Proiektuen Kudeaketa.
Innobasquen, Bizkaiko Teknologia Parkea
9:00etatik 15:00etara
Antolatzailea: Tecnalia, IK4 Research Alliance, Spri eta Innobasque
48 orduko ikastaro hau ostiraletan izango da, bikaintasunezko proiektuen prestakuntza eta kudeaketan erakundeetako langileak prestatzeko, beren erakundeei nazioarteko ikuspegia eta kokapena emateko, gure ekonomia, gizarte eta enpresen erronkei erantzuteko gai direnak. Ikastaro honek Horizon(te) 2020 programako proiektuen prestakuntzan eta kudeaketan sakontzen du batez ere, baina I+G+b finantzatzeko eskualde eta nazioko beste programa batzuen ezagutzari ere arreta berezia eskaintzen dio. Izena emateko epea 2016ko irailaren 12an hasiko da eta irailaren 30ean amaituko da. Innobasqueko bazkideek %20ko beherapena izango dute matrikularen prezioan.
URRIAK 31
Enpresa-azeleratzaile publiko-pribatua da, sortu berria, autonomia-erkidegoko konpainia nagusi hauek bertan kolaboratuko dute enpresa-ekinbide berritzaileak Euskadira erakartzeko mundu osotik. Startup-ek aholkularitza eta finantza-laguntza izango dute, baina, batez ere, mundu mailan erreferente diren erakundeen konpromisoarekin, adibidez ABB, CAF, CIE Automotive, Danobat, Euskaltel, Iberdrola, ITP, Mercedes, Michelin, Microsoft, Repsol-Petronor eta Siemens, eta hauek sortu berri diren enpresa hauen hazkunde, azelerazio eta merkaturatzean lagunduko dute.
AZAROAK 16
Antolatzailea: Spri
Donostiako Kursaalen
TEIC tresnetan ardazturiko jardunaldia, industria-prozesuak optimizatzeko laguntza gisa. Fabrikazioaren diseinu, garapen, ekoizpen, logistika eta kudeaketa integratuan laguntzeko tresna adimendunak. Basque Industry 4.0-ren III. edizio honetan laugarren industria-iraultzaz egingo da eztabaida. Gaian adituak direnen esperientziak, joerak, estrategiak, iritziak, lantegiak, erakusketak eta ikuspegia bildu dira.
AZAROAK 23-23
Antolatzailea: ESLE, Euskadiko Teknologia Libre eta Ezagutza Irekiko Enpresen Elkartea
LibreCon 2016 delakoaren seigarren edizioa izango da, 4.0 Industriaren erronketan ardaztuta, baita ere software librearen erabilera berrietan finantza-arloan.