Euskal udazkenean berrikuntza-piloa dugu. Datorren astean emango diogu ongietorria urtaro berriari eta Berrikuntzaren Euskal Sistemako eragileek jardunaldiak, lan-gosariak, sariak, aitortzak, tourrak, aste tematikoak… antolatu dituzte. Guztia helburu komun batekin: Euskadi eta bere gizarte- eta enpresa-ehuna are berritzaileagoa izatea oraindik.
IRAILAK 22, OSTEGUNA
XI. Aslan Tour Teknologikoa Eraldaketa Digitala. Dena konektatuta
Antolatzailea: Aslan
Lekua: Meliá Bilbao hotela
Teknologiaren topaketa eta zabalkunderako gunea da, eraldaketa digitalean sareko teknologien zeregina ezagutzeko interesa duten guztientzat. Innobasqueren laguntzaz, AsLANek antolatzen du eta aukera bat da teknologia berriak ezagutarazteko eta profesionalen/bezero izan daitezkeenen sare zabal batera iristeko. Teknologiaren topaketa eta zabalkunderako gunea da Espainiako bost hiri handitan, eta horietan elkartuko dira nazioarteko IT fabrikatzaile nagusiak, eskualdeetako partner teknologikoak eta arlo publiko eta pribatuko IT arduradunak.
Euskadiko enpresen proiektu-kudeaketan heldutasunari buruzko gosaria eta solasaldia
Antolatzailea: Mondragon Unibertsitatea
9:00etatik 10:30era
Lekua: Orona IDeO (Hernani).
Jardunaldiaren helburua Innobasquek eta Mondragon Unibertsitateak inguruko zenbait enpresari egin zieten Proiektu Kudeaketan Heldutasun-inkestaren emaitzei buruz eztabaidatu eta hausnartzea da. Zehazkiago esanda: Euskadin garaturiko proiektuen tipologia aurkeztea, proiektuen kudeaketan euskal enpresen heldutasunari buruz emaitzak aurkeztea, Euskadin proiektuen jarduera-maila ezagutzea eta atera daitezkeen ondorioez eztabaidatzea, profesionalek eremu honetan dituzten erronka eta kezka nagusiei buruz azterketa egitea, eta proiektuen kudeaketan arrakasta-faktoreak ezarri eta eztabaidatzea.
IRAILAK 23, OSTIRALA
Elkarrekin lan-munduan sartzearen alde
Lekua: Innobasque
Antolatzailea: Euskadiko Down Sindromearen Fundazioa
FSDPVren Lan programak, 1994tik, adimen-ezgaitasunen bat duten pertsonak ohiko lan-merkatuan sartzea bultzatzen du metodologia eraginkorraren bidez, ahalmen-urritasunen bat duten horiek lan-merkatuan txertatzea arrakastatsua izan dadin.
Jardunaldi honen helburua enpresak programa honetara eta bere metodologiara hurbiltzea da, lan-munduan txertatzeko programa honetan parte hartzen duten enpresen eta langileen jardunbide egokien esperientziaz baliatuz. Izen-emateak hemen.
IRAILAK 27, ASTEARTEA
Advanced Manufacturing and Materials 2016. Conference & Brokerage Event
Tecnun-en, Donostian
Antolatzaileak: Innobasque, BEAZ eta Spri, CEIT-IK4-rekin lankidetzan
Nazioarteko jardunaldia, Fabrikazio eta Material Aurreratuen arloan I+G+b proiektuetarako teknologia transferitu eta bazkideak bilatzera emana. Hitzaldi- eta enpresa-topaketen (Brokerage Event) programa izango da.
IRAILAREN 28RA ARTE
Innobideak 2016 Programa
Irailaren 28ra arte aurkez daitezke Innobideak programarako eskabideak; programa honek langileen parte-hartzea bultzatzen du enpresan, funtsezko elementua baita lehiakortasuna hobetzeko eta lurraldearen gizarte-kohesiorako.
IRAILAK 30, OSTIRALA
Antolatzailea: Innobasque
Bizkaiko Teknologia Parkea.
9:30etik 14:00etara
Innobasqueko bazkide diren erakundeen artean lankidetza sustatu eta errazteko eta aliantzak sortzeko ekinbidea. 8 proiektu berritzaile aurkeztuko dira jardunaldian. Berrikuntza egitea, sinergiak sortzea eta kolaboratzea: hori da erronka.
IRAILAREN 30ERA ARTE
Antolatzailea: Euskalit
Datorren 30era arte aurkez daitezke hautagaitzak erakundeen eta parte hartzen duten herrialdeen lehiakortasuna gehitzen laguntzeko sortua den lehiaketa honen edizio berrirako. 8 kategoria daude parte hartzeko: Enpresan berrikuntza: mikroenpresak eta startup-ak; Enpresan berrikuntza: ETEak. Enpresan berrikuntza: Enpresa handia; Berrikuntza arduratsua: ingurumen-fokua; Berrikuntza gizarte- eta osasun-arloan; Berrikuntza hezkuntza-arloan; Berrikuntza arlo publikoan; Berrikuntza potentziala: oraindik gauzatu ez diren edo emaitzarik ez duten berrikuntza-planteamenduak
Bizkaian Bizi Kalitatearen Hobekuntzarako Lehen Saria
Antolatzailea: Fundación Vizcaína Aguirre/Agirre Bizkaiko Fundazioa
Zabalik da, berrikuntzaren eta proiektu-garapenaren bidez, gure gizartearen eraldaketan lagundu duten era guztietako erakundeen ekarpena aitortzen duen sariketarako hautagaiak aurkezteko epea. Saria 70.000 eurokoa da: 50.000 euro sari nagusiarentzat eta 20.000 accesit batentzat, epaimahaiari egoki iruditzen bazaio.
GIZONDUZ PROGRAMA
Antolatzailea: Emakunde
Aurrez aurreko eta Interneteko ikastaroak; ezaugarriak: dohainik, eskaintza zabal eta askotarikoa, eta moldakorra eta malgua. Gizonezkoak emakume eta gizonen berdintasunaren alde gehiago inplikatzeko ekinbidea.
Farmakoak eta Gidatzea 2. Lehiaketa
FyC / FetaG bigarren edizioa deitu da, argazki- eta bideo-lehiaketa online, Farmakoak eta Gidatzea hitzetan inspiratuta; lehiaketa honek badu atal bat bereziki Osasunaren Profesionalengana zuzendutakoa, oso hurbil baitaude problematika honetatik.
URRIAK 4, ASTEARTEA
Innobasqueko Astearteak: Espezializazio adimenduna kultura- eta sorkuntza-industrietan
Antolatzailea: Innobasque
Lekua: Donostia
18:00etatik 19:30era
Bertan, kultura- eta sorkuntza-industrien (KSI / ICC) eremuan, espezializazio adimendunaren estrategian (RIS3) egindako aurrerapenak aurkeztuko dira; Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Planaren testuinguruan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila ari da gidatzen estrategia hori. Gainera, Eiken, Habic eta Gaia-k (BasqueGame) klusterizazioaren eta berrikuntzaren onurak azalduko dizkigute sektore honetan. Jardunaldiari amaiera Cristina Uriartek, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak, emango dio. Jardunaldia jarraitzeko: #Martesindustriascreativas
URRIAK 3-6
Antolatzailea: Ve Interactive
Lekua: Bilbo
Ekinbide honek teknologiarekiko gazteen interesa sustatu nahi du. Lau egunez eta lau gune ezberdinetan elkarri eragin, parte hartu eta konexioak ezarri ahal izango dira jarduera-aukera zabal baten bidez: nazioarteko ospea duten hizlariak; bertaratuen esperientzia ona indartzeko diseinaturiko tailer eta jarduerak… Lau gune izango dira (Bizkaia Aretoa, Deusto, Mondragon, San Luis zentroa), eta ia 50 hizlari hainbat gairi buruzko hitzaldiekin (diseinua, softwarea, marketin digitala, bideo-jokoak). Irabazi asmorik gabeko ekinbidea da, 3 euroko salneurri sinbolikoan salduko ditugun sarreren bidez dirua biltzen laguntzeko San Filippo Euskadirekin kolaboratzen duena.
URRIAK 4-5
Antolatzailea: Spri
Barakaldon
Euskadiko Nazioartekotze Foroan, euskal enpresek nazioartekotzeari buruzko guztia ezagutu ahal izango dute lehen eskutik: zerbitzu-eskaintza, Europako politikak, gorabidean dauden herrialdeak, herrialde finkatuak, joerak, etab. Aurten herrialde gonbidatua Erresuma Batua izango da. Brexit osteko Europa ere aztergai izango da. Jardunaldi eta hitzaldien programa Alemania, Australia, Tailandia, Txina, Afrika, Mexiko, Iran eta AEBrekin osatuko da, besteak beste.
URRIAREN 7RA ARTE
ON EKIN enpresa-ideia eta egitasmoen IV. Lehiaketa
Lehiaketa honek sormena piztu nahi du, pertsona edo enpresen ekinbideak sarituko direlarik. Diru-laguntza txiki bat izango da enpresa sortu berrietan egitasmoak/ideiak martxan jartzeko, edo hobekuntza-prozesuak aurrez sorturiko eta finkaturiko enpresetan. Egitasmoak/ideiak aurkezteko azken eguna urriaren 7a da.
URRIAK 20 eta 21
Visio 2016 Biltzarra
Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza, Beaz, Tecnalia eta IK4 Research Alliance
Nazioarteko Biltzarra Erakundeen Berrikuntzarako Zaintzaz eta Inteligentzia Sistematikoaz. Hitzordu honen helburua zaintza estrategikoa sustatzen edo/eta beren jarduera hobetzeko horretaz baliatzen diren profesionalen eta erakundeen arteko topaketa da.
URRIAREN 21ETIK ABENDUAREN 9RA
V. Ikastaro Aurreratua Nazioarteko I+G+b Proiektuen Kudeaketan.
Innobasquen, Bizkaiko Teknologia Parkea
9:00etatik 15:00etara
Antolatzaileak: Tecnalia, IK4 Research Alliance, Spri eta Innobasque
48 orduko ikastaro hau ostiraletan izango da, bikaintasunezko proiektuen prestakuntza eta kudeaketan erakundeetako langileak prestatzeko, beren erakundeei nazioarteko ikuspegia eta kokapena emateko, gure ekonomia, gizarte eta enpresen erronkei erantzuteko gai direnak. Ikastaro honek Horizon(te) 2020 programako proiektuen prestakuntzan eta kudeaketan sakontzen du batez ere, baina I+G+b finantzatzeko eskualde eta nazioko beste programa batzuen ezagutzari ere arreta berezia eskaintzen dio. Izena emateko epea 2016ko irailaren 12an hasiko da eta irailaren 30ean amaituko da. Innobasqueko bazkideek %20ko beherapena izango dute matrikularen prezioan.
URRIAK 27
I. lan-jardunaldia errehabilitaziorako gailu medikoei buruz
Antolatzailea: Tecnalia
Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean
9:00etatik 14:00etara
Industria errehabilitaziora hurbiltzeko jardunaldia, biztanleriaren zahartzeak sendotuko duen sektorea. Gailu medikoak garatzera orientatzeak jarraitzen du aukera natural bat izaten lehiakortasuna goratzeko interesa duten euskal enpresentzat, eta etorkizunerako apustua den eremu baterantz dibertsifikatu nahi badute, edo hori bateragarri egin beren jarduera tradizionalarekin. Osasunaren industria berritzailea ─proiekzio globalarekin, pertsonen eskariekin eta merkatuaren eskakizunekin bat datorrena eta Euskadiko espezializazio adimenduneko estrategian (RIS3) ongi kokaturikoa─ sortzea palanka izan daiteke gure industriaren lehiakortasunerako, sofistikazio eta balio erantsi handiko sektore batean sartu ahal izateko.
URRIAK 31
Enpresa-azeleratzaile publiko-pribatua da, sortu berria, autonomia-erkidegoko konpainia nagusi hauek bertan kolaboratuko dute enpresa-ekinbide berritzaileak Euskadira erakartzeko mundu osotik. Startup-ek aholkularitza eta finantza-laguntza izango dute, baina, batez ere, mundu mailan erreferente diren erakundeen konpromisoarekin, adibidez ABB, CAF, CIE Automotive, Danobat, Euskaltel, Iberdrola, ITP, Mercedes, Michelin, Microsoft, Repsol-Petronor eta Siemens, eta hauek sortu berri diren enpresa hauen hazkunde, azelerazio eta merkaturatzean lagunduko dute.
AZAROAK 16
Antolatzailea: Spri
Donostiako Kursaalen
TEIC tresnetan ardazturiko jardunaldia, industria-prozesuak optimizatzeko laguntza gisa. Fabrikazioaren diseinu, garapen, ekoizpen, logistika eta kudeaketa integratuan laguntzeko tresna adimendunak. Basque Industry 4.0-ren III. edizio honetan laugarren industria-iraultzaz egingo da eztabaida. Gaian adituak direnen esperientziak, joerak, estrategiak, iritziak, lantegiak, erakusketak eta ikuspegia bildu dira.
AZAROAK 23-23
Antolatzailea: ESLE, Euskadiko Teknologia Libre eta Ezagutza Irekiko Enpresen Elkartea
LibreCon 2016 delakoaren seigarren edizioa izango da, 4.0 Industriaren erronketan ardaztuta, baita ere software librearen erabilera berrietan finantza-arloan.