Duela gutxi, Nesta-k, Britainiar berrikuntza-agentziak, txosten interesgarri bat argitaratu du: “Osasuna gizarte-mugimendu gisa: pertsonen boterea mugimenduetan”, eta horrek agerian utzi du berrikuntza eraldaketak bizkortzen ari dela osasun-arloan, eta hori teknologia nahiz gizarte-arrazoiengatik gertatzen dela, eta bereziki biak bateratzen direnean. Innobasquetik esan izan dugu berrikuntza gertatzen dela hau gizarteak onartzen duenean. Eta hau bereziki garrantzitsua da gizarte osasuntsua bultzatzeko xedera bideratuta gaudenean. NESTAren dokumentuak gizarte-mugimenduen zeregin funtsezkoa azpimarratzen du, gero eta indar handiagoa baitute osasunaren eremuan; izan ere, bottom-up ikuspegi eraginkorra ematen dute eraldaketa azeleratzeko eta aldaketak eragiteko, gizartearen beraren premietatik orientatuta.
Txostenak dioenaren arabera, osasunaren inguruko gizarte-mugimenduek hainbat alderditan eragin dezakete, adibidez:
– Aldaketa eragin dezakete osasun-laguntzaren esperientzian eta hori emateko moduan
– Jendearen gaixotasun edo ezgaitasunaren esperientzia hobetu dezakete
– Bizi-estilo osasungarriak sustatu
– Osasunaren determinante sozio-ekonomikoak eta politikoak planteatu
– Ezagutza edo jakintzaren ekoizpena eta zabalkundea demokratizatu
– Kultura- eta gizarte-arauak aldatu
– Osasunean berrikuntzak proposatu eta osasun-politikak formulatu
Mugimenduen bidez, jendeak bere arreta, trebetasunak eta gaitasunak inporta zaizkion gaietan jartzen ditu. Azken batean, gizarte-mugimenduak AHALDUNDU EGITEN DU:
Pertsonen arazoekin enpatizatzen du
Jendearen indar-guneak, gaitasun edo ahalmenak, baliabideak eta ezagupenak mobilizatzen ditu
Boterea ematen die pertsonei, lidergoa eraikiz
Gizarte-, politika- eta osasun-sistemak orbitatzen ditu aldatzeko
Lerratu eta intentsitatean errepikatu egiten da denboran
Ideia eta ikuspegi berriekin esperimentatzen du
Orro egiten du inporta zaizkion gaiengatik
Autoerregulatu egiten ditu bere jarduerak
Gizarte-mugimenduen funtzionamendua harreman-lidergoan oinarritzen da. Lidergo hau beste batzuekin lankidetzan estrategikoki jarduteko jendearen gaitasunean datza, ahalmenak batuz eta konfiantzazko ingurunea sortuz.
Zalantzarik gabe, irakurri, hausnartu eta jarduteko agiria da.