Basque Project Management Mondragon Unibertsitateak eta Innobasquek bultzaturiko komunitatea da, eta bertan Project Management-i buruzko informazioa eta ezagutza eskuratu eta parteka daiteke Euskadirekiko konpromisotik eta ikuspegi global eta nazioartekotik.
Duela urte batzuk Mondragon Unibertsitateak eta Innobasquek erronkatzat hartu zuten enpresak, profesionalak eta unibertsitate-ikasleak dinamizatzea Euskadi Europan erreferenteetako bat bihurtzeko Proiektu Zuzendaritzako Bikaintasunean, funtsezko euskarri gisa Berrikuntzarako, Alemania eta Erresuma Batua, AEB eta Japoniako bezalako herrialde aurreratuen ildotik.
Lehenengo erronka eta elkarlan gisa komunitate honen barruan, eta profesional eta erakundeen proposamenari jarraituz, funtsezkotzat jo zen Euskal Herrian lehen azterketa egitea euskal enpresen heldutasun-mailari buruz Proiektuen Zuzendaritza arloan, gero beste analisi bat egiteko profesionalek eremu honetan dituzten erronka eta kezka nagusiei buruz, eta horrela bultzatzeko beraien garapen profesionala eta enpresena.
Azterketa hori aurten aurkeztu zen ofizialki Global Innovation Dayren esparruan, eta albiste honen eranskinean ikus daiteke. Inkestaren emaitzei buruz eztabaida eta gogoeta egiteko helburuaz, gosaria eta solasaldia ere antolatu dira datorren ostegunerako, urriaren 13rako, eta bertan aletuko dira bere ondorioak eta klabeak.
Baina azterketa honetaz gain eta Project Management eremuan euskal profesionalen topaketa-gune bat sortzeko helburuaz web orri bat prestatu da, eta hor Project Management-i buruzko informazioak, esperientziak, intereseko artikuluak, erreferentziazko pertsonekin elkarrizketak, ikerketak eta beste jarduera-mota batzuk partekatuko dira, eta PDUak eta eduki espezializatua lortzeko eskaintzen diren zerbitzuak kontsultatu ahal izango dira. Gainera, Linkedin-eko taldea sortu da: Basque Project Management komunitatea, bertan proiektu-zuzendaritzarekin erlazionaturiko edukiei buruz ezagutza partekatzeko eta eztabaida sortzeko.
PMP© edo Project Management Professional ziurtagiria eskuratzeko interesa dutenentzat urriaren 21ean hasiko da PMP® ziurtagirirako programa. Mondragon Unibertsitateak dagoeneko 100 profesional baino gehiago akreditatu ditu, Euskal Herriko PMP© guztien %85, eta gainditu dutenen tasa %90 baino gehiagokoa da.