Kultura- eta sorkuntza-industriak RIS3 espezializazio adimendunaren euskal estrategiaren lau aukera-lurraldeetako bat dira; estrategia honek balio erantsi handiko arloak identifikatzen ditu, Euskadin hazkundea eta enplegua sortuko dituzten produktu eta zerbitzu berriak sortzeko.

Joan zen urriaren 4an izan zen Tabakalerako Kutxu Kultur-en Innobasqueren Astearte bat, sektore honek Euskadin izandako lorpenei buruzkoa, eta bertan ezagutu ziren pilotatze-taldearen azken aurrerapenak, klusterrak eta eremu honetako jardunbide egoki batzuk. Ondorengo bideoan #MartesICC jardunaldiaren gakoak ikus daitezke, Trending Topic izan zelarik estatu-mailan.

Kultura- eta sorkuntza-industrietako sektorean trakzio-enpresa direnekin talde-dinamika egin ondoren, ekitaldiari hasiera Alberto García Erauzkinek eman zion. Innobasqueko presidentearen arabera, kultura- eta sorkuntza-industrien sektorean 14.459 enpresa daude Euskadin (guztien %9), 70.000 pertsonari enplegua ematen dietenak (enpleguaren %8). Euskal BPGri egiten dioten ekarpena, azterketen arabera, %3 eta %5 artekoa da; Europan, berriz, sektore hau BPGren %6,9 da eta enpleguaren %6,5 sortzen du. 

Ondoren, Kutxako lehendakariordeak, Xabier Iturbek, Kutxa Kultur-ek Tabakaleran kulturari eskaintzen dizkion 6000 m2-ak balioztatu zituen, Kutxa Kultur Enea nabarmenduz: Kutxaren Gizarte Ekintzaren kultura-koworking-erako gunea da, 25 proiekturen kokagunea; baita Kutxa Kultur Fabrika ere: hau modari eskainitako gunea da, eta azpiegitura berri hau ezagutu, probatu eta gozatu nahi duten diseinatzaile guztientzat irekia.

Joxean Muñozek, sailburuordea eta KSIen Pilotatze Taldeko lehendakariak, taldearen aurrerapenen berri eman zuen, aurkezpenetik aztertu daitezkeelarik.

RIS 3 eta kultura- eta sorkuntza-industriak Euskadin from Innobasque – Berrikuntzaren Euskal Agentzia

ETEak nagusi izan arren arlo honetan, 850 enpresa daude milioi bat euro baino gehiago sartzen dituztenak urtean arlo honetan, eta gutxienez 90 trakzio-enpresa daude, hau da, biziki nazioartekoturik egon arren, 4 eta 40 milioi euro artean fakturatzen dituztenak. Muñozek gogorarazi du badela berrikuntza-funts bat arlo honetako edozein sektorerentzat, proiektu berritzaileak edo I+G proiektuak, teknologia-transferentzia edo negozio-eredu berriak baldin baditu.

Haren ondoren, merkatu globaletan diharduten eduki-enpresen ahalmena nabarmendu du Eiken-eko Aletxu Etxebarriak, eta formatu berriekin erlazionaturiko garapenetan sakondu du.

Ikus-entzunezko industriaren eta eduki digitalen aro digital berria from Innobasque – Berrikuntzaren Euskal Agentzia

 

Bestalde, Habic-eko zuzendaritzako albokoak, Eduardo Jiménezek, gogorarazi du klusterrak hiru pilotatze-taldetan parte hartzen duela, kulturakoa barne dela, eta bera buru duten erakundeko enpresek (sektoreko %73) 5.300 pertsona enplegatzen dituztela eta 65 milioi euro inbertitzen dituztela I+G-n.

Euskal Diseinuaren Klusterizazioa eta bere integrazioa Sorkuntza eta Kultura Industrietan from Innobasque – Berrikuntzaren Euskal Agentzia

 

Jarraian, Basquegame-ko Unai Extremok bideo-jokoen zeharkakotasuna azpimarratu du (industria 4.0, prestakuntza, osasuna, aisialdia…). Honela, elkarte honetako 30 enpresek 14,5 milioi euro fakturatzen dituzte, mundu osoan 1.775 milioi gamer eta 81,5 bilioi dolar mugitzen dituena, %8ko erritmoan haziz.

Basquegame – Serio jolastea from Innobasque – Berrikuntzaren Euskal Agentzia

 

Honela, sektoreko 6 enpresa-jardunbide egoki azaldu dira gero, nazioarteko merkatuetan dabiltzanak eta berrikuntza eta sormenaren trakziogile direnak: Skunfunk, Cookplay, Estudios Durero, Mondragon Lingua, Dhemen Studio eta Gasteizko Santa Maria Katedrala Fundazioa.

Skunfunk moda-enpresak indartsu egin du iraunkortasunaren eta bere materialak birziklatzearen alde, aldi berean teknologia berrien erronkari aurre eginez.

Skunkfunk – Greener fashion from a little green country from Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia

 

Cookplayk erakusten du oso egitura murritza duen enpresa bat nola mugitzen den arrakastaz nazioarteko merkatuetan.

Cookplay – Design for food experience from Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia

 

Bestalde, Estudios Durero-koak, berrikuntzan eta kanpora irekitzean oinarrituriko industria grafiko honek bizi izandako birmoldaketa-prozesua azaldu du.

Estudios Durero – Ilusioa from Innobasque – Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Gainera, Mondragon Linguak bere dimentsiorik nazioartekoena erakutsi du, eta nola aurre egiten zaien hizkuntzaren prozesaketa adimendunak eskaintzen dituen zerbitzu eta aukera berriei.

Mondragon Lingua – More than Words Eraldaketa eta erronkak from Innobasque – Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Diseinu profesionalak ematen duen zeharkakotasunaren balioa Dhemen Studiok aurkezturiko indar-gunea izan da.

Dhemen – Product design with brand vision from Innobasque – Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Azkenik, Gasteizko Santa Maria Katedrala Fundazioak ondare arkitektonikoko beste sektore batzuekin egindako hainbat elkarlan zerrendatu ditu, eta Europako Batzordearen Horizon(te) 2020k finantzaturiko europar proiektu batean izan duen parte-hartzea azaldu du, hor hainbat nazionalitatetako erakundeen arteko elkarlana balioesten delarik.

Gasteizko Santa Maria Katedrala – Berrikuntza kultura-ondarean  from Innobasque – Berrikuntzaren Euskal Agentzia

 

Jarraian, Guillermo Viglionek, Dimensión Agentziako sorkuntza-zuzendariak eta Publizitateko Sortzaileen Klubeko presidenteak, hartu du hitza, eta bere hitzaldiaren ardatza izan da ezezkoa beti mugatzailea dela eta sormena jarrera bat dela.

Cristina Uriartek, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak ─Sail hau izanik kultura- eta sorkuntza-industrietarako espezializazio adimenduaren estrategia honen eta berau hedatzen duen pilotatze-taldearen liderra─ eman dio ekitaldiari amaiera eta euskal erakundeen apustua berretsi du sormena eta kultura txertatzeko Euskadiko ekonomia- eta gizarte-garapenaren ildo nagusietan. Jaurlaritzak garbi ulertu du kultura- eta sorkuntza-industriek etorkizunerako duten garrantzia eta ahalmena, eta irmo sinetsi du gure Herriaren ekonomia garatzeko, enplegurako, berrikuntzarako eta gizarte-sormenean eta -kohesioan aurrera egiteko suposatzen duen aukera edo abagunean.

Jardunaldiko irudiak Flickr-eko Innobasqueren argazki-albumean ikus daitezke. 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago