Imajinatzen duzue errotuladore bat elektrizitatea eroateko gai? Edo boligrafo bat 3D-n marrazteko? Bada, utziozue gauzak irudikatzeari eta hasi marrazten tresna moderno hauetako batez.
3Doodler munduko lehen 3D bolaluma da airean marrazteko. Tinta solidozko barrari esker, “idazterakoan”, tinta urtuta irteten da puntatik, oso bero egoten baita, eta airearekin kontaktuan berriro solidotzen da, plastikozko egitura ikusgarriak sor ditzakeelarik 3Dn. Nolabait ere “Eskuzko 3D inprimagailua” da, eskuz erabiltzen dena, eta irudimenari lekua libre uzten diona.
Tinta bitxi honek harritu egin bazaitu, jakin behar duzu beste batzuk ere, oso bitxiak, badirela: tinta hegazkorra, ardo tinta, fluor tinta edo pluff tinta. Eskaintzen dituzten aukerak gero eta orijinalagoak eta sortzaileagoak dira, noski.
Bada errotuladore bat, Japoniako AgIC startup-ak sortua, zirkuitu elektrikoak sor ditzakeena. Arkatz moderno honek, haur-liburuetan inspiratuak, tinta berezia du, elektrizitatea eroan dezakeena. Aditu batzuek diote errotuladore elektriko honen erabilgarritasun bakarra artistikoa baino ez dela. Baina, ziur asko, askoz aplikazio gehiago izango ditu begirada hutsez ematen duena baino. Zer bururatzen zaizu zuri bideo hau ikusita?