Belaunaldi isila, baby boom, X, Millennials edo Z. Zu, zeinetakoa zara? Jaio zinen urtearen arabera egongo da hori. Baita zeure jarrera batzuen arabera ere. Ez da gauza bera konformista izatea eta besteei atsegin ematen saiatzea, edo krisialdi betean jaio eta digital izatea. Zer ikusi txikia dute gizakia ilargira iristen ikusi zutenek eta etxetik lan egin nahi dutenek, era malguan eta elkarrekin konektatuta.

Innobasquetik lanean ari gara berritzaileen belaunaldi bat sustatzeko Berrikuntza Eskolako proiektuen bidez. STEAM belaunaldia (GenSTEAM) deitu dugu. Ausartuko zara aztertzen beraren parte zaren edo ez?

GenSTEAM-en ezaugarriak: 

  1. Belaunaldi artekoa da. Ez da beharrezkoa hamarkada batean edo bestean jaioa izatea. Nagusi, gazte edo hazi nahi ez dutenentzat.
  2. Jarrera berritzailea presente dago hauen nortasunean.
  3. Lankidetzaren bidez urrutirago iristen dela uste dute. Pertsona, erakunde, proiektu eta ideiak konektatzea gustatzen zaio. Gainera, talde-lanak estimulatu egiten ditu.
  4. Inklusioaren eta tolerantziaren balioak dituzten pertsonekin lotzen da.
  5. STEAM gaitasunak sustatzen dituzte. Proiektuen edo erronken araberako ikaskuntzan sinesten dute, eta STEAMetatik eratorritako gaitasun espezifiko eta zeharkakoak dauzkate edo izan nahi dituzte.

 

Belaunaldi berri hau eraikitzen laguntzera gonbidatzen zaitugu. Gure proiektuetan kolabora dezakezu edo/eta zure argazkiak, testuak edo bideoak zabaldu sare sozialetan #GenSTEAM hashtag edo traolarekin. Post hau birtxiokatu edo birtuiteatuz has zaitezke.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago