Txema Villatek, Innobasqueko zuzendari nagusiak, SER Kateari emandako elkarrizketan esaten zuen “berrikuntza ez dela egokitzea, zirikatzea edo probokatzea baizik”. Berrikuntzaren Innobasque 2016 Txosten aurkeztu berria azalduz esan zuen hori, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren 2016ko Astearen hasierako ekitaldi ofizialean eman zelarik argitara. #Astea2016 Trending Topic izan zen Euskadin, Katalunian eta Espainian. Euskal berrikuntza interesatu egiten da, joera da, aukerak sortzen ditu. Ondoren, beste aukera batzuk proposatzen ditugu berrikuntza gehiago eta hobea egiteko.
AZAROAREN 15ERA ARTE
Elkarlan 2016 Sariak
Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Sailak Elkarlan sariak antolatu ditu herritarren parte-hartzea sustatzeko. Hiru sari emango dira, bakoitza 6.000 eurorainokoa, irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuek aurkezturiko egitasmoentzat, baldin eta osasun, ingurumen, ekonomiaren garapen, ikaskuntza edo gizarte-kohesioari buruzko gizarte-erronkei erantzuten badiete. 49 proiektu aurkeztu dira.
AZAROAREN 20RA ARTE
ZIENTZIa, TENOLOGIA ETA BERRIKUNTZAREN XVI. ASTEA
Euskadin
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XVI. Astea (2016) ospatzeko eragileen sareak planteatu dituen jardueren zerrenda.
BERDINTASUNERAKO XII. JARDUNALDIAK
Antolatzailea: Galdakaoko Udala
Galdakaon
“Lan-bizitza eta familia bateragarri egitea eta erantzunkidetasuna. Berdintasunerako erronka berriak” goiburupean egiten dira jardunaldi hauek, doako izen-ematearekin.
AZAROAK 16
Antolatzailea: Novia Salcedo Fundazioa
Bilbon
LANEren Itxurazko Enpleguetarako Ekimen Globalaren aurkezpena, Nazio Batuen esparruan integratua. Foroak topaketa-gunea sortu nahi du nazioarteko erakundeen funtsezko ordezkarientzat, ikuspegi honetatik, funtsezko erronkak ezagutu ditzagun itxurazko enpleguaren eta guztiontzako hezkuntzaren arloan.
Antolatzailea: Spri
Donostiako Kursaalen
IKT tresnetan ardazturiko jardunaldia, industria-prozesuak optimizatzeko laguntza gisa. Fabrikazioaren diseinu, garapen, ekoizpen, logistika eta kudeaketa integratuan laguntzeko tresna adimendunak. Basque Industry 4.0-ren III. edizio honetan laugarren industria-iraultzaz egingo da eztabaida. Gaian adituak direnen esperientziak, joerak, estrategiak, iritziak, lantegiak, erakusketak eta ikuspegia bildu dira.
Antolatzailea: Euskadiko GGKEen Koordinakundea
Aldabe Gizarte Etxean
Joan-etorriko istorioak mundu globalizatuan: Euskadiko GGKEen Koordinakundeak, nazioarteko lankidetzaren eremuan lan egiten duten 79 euskal GKE batzen dituenak, antolatzen du Gasteiz konexioan ekitaldia: joan-etorriko istorioak mundu globalizatuan: Helburua zerumugak irekitzea da mundu globalizatu honetan eta herritarrei erakustea gure gizartearen eta errealitaterik urrunenen, batez ere herrialderik behartsuenetakoen, arteko loturak edo konexioak.
AZAROAK 17 eta 18
Bilbon
Antolatzailea: Haurren Hirien Sarea
Teoriatik, baina baita praktikatik ere, bestelako ikuspegi bat, disruptiboa, gure udal-garapenaren ereduan sartzeak suposatzen duen erronka ezagutuko da. Haurren begirada zera kolektiboaren diseinuan eta kudeaketan sartzeak suposatzen duen erronka aztertuko da.
AZAROAK 17
Ingurumen-zaintza estrategikoa kudeaketa-sistemen esparruan. Gidaliburu praktikoa
Antolatzailea: Ihobe
Bilbon
Eusko Jaurlaritzako Ihobe sozietate publikoak egindako Gidaliburua aurkeztuko da ingurumen-zaintza estrategikoa zer den azaltzeko, eta horrek lehiarako dituen onurak, baita enpresetan inplementatzeko proposaturiko lan-metodologia ere, kontuan harturik jada enpresetan inplementaturiko Kudeaketa Sistemekin izan daitezkeen sinergia posibleak.
Txileko diseinu berriaren identitatea
Antolatzailea: Eide
Bilbon
“Nuevos Creativos Chilenos, Volumen 1: Diseño de productos” liburuaren aurkezpena bere egilearen, Juan Pablo Fuente txiletar diseinatzailearen, eskutik.
Kazetaritza konprometitua krisi-garaian.
Antolatzailea: Deustuko Unibertsitatea
Donostian
Ignacio Escolar, “eldiario.es” egunkari digitaleko zuzendariaren, hitzaldia. Bertaratu nahi baduzu, jakinarazi helbide elektroniko honetara: deustoforum.gipuzkoa@deusto.es
12 nubes proiektuaren aurkezpena
Antolatzailea: 12 nubes
El Pilar gizarte-etxean
12Nubes gizarte- eta hezkuntza-berrikuntza inklusiborako proposamena da, hezkuntza-ekintza formala espazio ez-formalarenarekin lotzen duena, sareko hausnarketa eta herritarren parte-hartzea sustatuz. Funtsezko estrategiatzat gazteen aktibatzea, parte-hartzea eta sorkuntza erabiltzen ditu, gazteak izanik protagonista nagusiak.
AZAROAK 18
Brunch & Learn: Enpresen eta beraien zuzendaritza-taldeen zigor-erantzukizuna
Antolatzailea: Innobasque
Lekandenen (Innobasque)
Egoera berri honen aurrean, behar-beharrezkoa da enpresan administrazio- eta zuzendaritza-profesionalen arriskuak identifikatzea, egoki prebenitzea, eta enpresa-kudeaketaren eremuan jarduteko era zuzena ezagutzea. Baleman & Partners-en eskutik honetan sakonduko da: zein diren benetako ondorioak profesionalentzat legeria berriaren aurrean, zer neurri hartu behar diren zigor-erantzukizun posibleak eta ospearen kalte larria prebenitzeko, edo nola ezarri Compliance Programa prebentzio-tresna gisa.
AZAROAK 21
Orkestraren X. urteurrena: 10 urte, 10 erronka
Kursaalen
Antolatzailea: Orkestra – Lehiakortasunerako Euskal Institutua
Orkestrak bere hamargarren urteurrena ospatuko du Harvard Business School-ek egin duen Orkestra Kasua ezagutaraziz, eta etorkizuneko erronka nagusiei buruzko ideia eta gogoeta batzuk partekatuko ditu lurralde, ekonomia eta gizartearen ikuspegitik.
AZAROAK 23
Fabrikazio gehigarriaren eragina industrian: ikuspegi teknologikoa eta azken joerak
Gipuzkoako Teknologia Parkean. Donostia
Antolatzailea: IK4 Research Alliance
Jardunaldi hau enpresa, unibertsitate, ikerketa-zentro eta beste eragile batzuentzat da, eremu honetan, ikuspegi teknikotik, azken errealitateak, joerak eta etorkizunerako erronkak ezagutzeko interesa dutenentzat.
Antolatzailea: ESLE, Euskadiko Teknologia Libreko eta Ezagutza Irekiko Enpresen Elkartea
Bilbon
LibreCon 2016 delakoaren seigarren edizioa izango da, 4.0 Industriaren erronketan ardaztuta, baita software librearen erabilera berrietan ere finantza-arloan.
Esperientziak partekatzea
Antolatzailea: Bilboko Udala eta Netaphora Estudio Tecnológico
Bilbon
Enplegu publikoko hautespen-prozesuen kudeaketan IKTetatik sorturiko esperientziak partekatzeko jardunaldia. Izen-emateak hemen: eventos@netaphora.com
AZAROAK 24
Binnakle, enpresetan berrikuntza egiteko jokoa
Zamudioko Zientzia eta Teknologia Parkean
Antolatzailea: Init, Innobasquerekin lankidetzan
D Week-en esparruan, Binnakle-k, Innobasquerekin lankidetzan, jardunaldia aurkeztu du enpresetan berrikuntza egiteko joko bat aurkezteko; tresna berritzaile eta egiaztatua da, gamifikazioaren bidez, pentsamendu sortzailea eta berrikuntza sustatzen dituena. Gainera, erakundeetako edozein gairi buruz ideia berritzaileak aurkitzea ahalbidetzen du, era eraginkor eta, aldi berean, dibertigarrian.
1ST CREMA/C2NET Industrial Workshop
Antolatzaileak: CREMA eta C2NET, H2020koa
Bi proiektuetan lorturiko emaitzen zabalkunderako jardunaldia, IT eta industria-konponbideen hornitzaile diren komunitateen feedback-a lortzeko lehen eskutik.
AZAROAK 29
Innobasqueren Asteartea. Energia adimenduna: espezializazio-estrategia bat Euskadirako
Innobasqueren Astearte honetan, Energiako Klusterrarekin eta Idom-ekin lankidetzan antolatuta, José Ignacio Hormaetxek, Energia Klusterraren zuzendariak, Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Sailak zuzenduriko pilotatze-taldearen aurrerapenak aurkeztuko ditu, horren lehen lana “Energibasque” estrategia teknologikoaren lanketa koordinatzea izan delarik. Gainera, energiaren eremuan lankidetzan egindako proiektuen hiru esperientzia izango ditugu.
ABENDUAREN 14A
RRI Tools: Ikerketa eta Berrikuntza Arduratsuak inplementatzea
Antolatzaileak: IrSi Caixa, Innobasque eta “La Caixa” Gizarte Ekintza
Bilbon
Ikerketa eta Berrikuntza Arduratsua (RRI, ingelesezko sigletan) gora egiten ari den gaia da, Europako Batzordeak bultzatuta; zientziak eta berrikuntzak gizartean duten eginkizuna birplanteatzen du, eta zeharka ari da hainbat programatatik, adibidez Horizon(te) 2020 esparru programatik. Jardunaldian RRI eta bere garrantzia azalduko dira Europako Horizon(te) 2020 deialdietarako. Izen-emateak hemen.
ABENDUAREN 15A
Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak
Ikerlan egoitzan. Arrasate
Antolatzaileak: IK4-IKERLAN & Basque Enterprise Europe Network (Innobasque, SPRI, BEAZ Bizkaia)
Jardunaldi honen helburuak dira prestatzen ari diren proposamenak hobetzea CDTIren kontrastearekin eta Europako proiektuek enpresetan duten eragin praktikoa ezagutaraztea. Paraleloan, jardunaldi honek balioko du interesatu guztiei erakusteko nola erabili finantzaketa-tresna hauek beraien berrikuntza- eta garapen-jarduerak ahalbidetzeko.