Euskadin etengabea izan da I+G egiten duten enpresen kopuruaren gehitzea. Honela, 2005ean 1.072 enpresa zeuden Euskadin ikerketan eta garapenean inbertitzen zutenak, ezagutza berria sortzen lagunduz.  2014an kopuru hori %50 handiagoa zen, eta jada 1.605 enpresa ziren. Eta hori nahiz eta 2008an Euskadi hasia izan krisiaren erasoak pairatzen. Datu horiek Berrikuntzaren Innobasque 2016 Txostenean agertzen dira, Berrikuntzaren Euskal Agentziako aditu-talde batek egin duelarik. 2008tik hazkunde hori soil-soilik ETE segmentuan gertatu da, 49 langile baino gutxiago dituzten enpresetan, eta hori nahiz eta langile kopuru horretako enpresak %14 murriztu diren. Halaber, euskal berrikuntza-jarduera gutxi-asko egonkor mantendu da denboraldi honetan.

Datu hauek sakon aztertuz, aipaturiko txostenaren aurkezpenean eztabaida sortu zen ea nork bultzatzen duen berrikuntza Euskadin, sarrera Carlos Peñak egin zuelarik, Innobasqueko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Politiken zuzendariak: 

2. eztabaida-mahaia – Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XVI. Astearen hasierako ekitaldia from Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia  

Mahai-inguruan izan ziren Juan Carlos Cantalapiedra, Irizar-ko Industria Dibertsifikatzeko zuzendaria; Ana Belén Juaristi, Engranajes Juaristi-ko gerentea; eta Nerea Leal, Dynakin-en sortzailea: 

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago