1912ko apirilaren 14tik 15erako gauean, Titanic izeneko transatlantikoa urperatu egin zen bere inaugurazioko bidaian iceberg baten aurka jota. Sekula ez zen helmugara iritsi. Hondamendi honen arrazoiak alderagarriak dira enpresa-proiektu askoren porrotaren eragileekin.
Proiektuen arabera lan egiteak negozioen berrikuntza eta aldaketa bultzatzen du; egia esateko, erakundeek aldatzeko, estrategia inplementatzeko, berrikuntza egiteko edo lehiarako abantaila irabazteko era bakarra da. Horregatik, proiektuen zuzendaritzako ezagutza eta trebakuntza gai kritikoa da lanbide-eremuan, hobetu egiten baitu antolaketa-jarduera.
Faktore hauek guztiak oso parekagarriak dira gaur egun enpresetan bizi diren arazoekin.
1. Muturreko ausardia. Behar adinako ezagutzarik gabe, enpresarentzat ikaragarri soluziobide anbiziotsuak eman nahi dituzten egitasmoetan sartzea.
2. Erabakiak hartzea informaziorik gabe. Erabakiak hartzen dira proiektuen informazio objektiborik gabe, edo benetan errealitatea islatzen ez duten datuekin.
3. Besteei errua botatzea. Errua kanpoko faktoreek dute (merkatuak, bezeroak, ekonomiaren koiuntura, beste sail batzuk), baina sekula ez enpresaren beraren kudeaketak.
Gehiago jakin nahi baduzu Project Management euskal komunitateaz, bisita ezazu bere webgunea eta LinkedIn-eko komunitatea.