Partekatzea ez da enpatizatzea, kolaboratzea eta haztea bakarrik, baita berrikuntza egitea ere. Hori adierazi zuen Alberto García Erauzkinek, Innobasqueko presidenteak, 2014-2015 Oroitidazkiaren sarreran: “Lankidetza ezinbestekoa da berrikuntzarako”. García Erauzkinen arabera, “gaitasunak batuz ziurgabetasuna eta arriskua murriztu egiten da, eta emaitzak partekatu egiten dira”. Horregatik, ekitaldi pila bat aurkeztuko dizuegu ezagupenak eta esperientziak partekatzeko, lankidetzan erronkei aurre egin ahal izateko, horiek lagunduko digutelarik Europan berrikuntzaren erreferente gisa kokatzen.  

 

 

BIHAR, AZAROAK 20

ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZAREN XVI. ASTEA

Euskadin

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XVI. Astea (2016) ospatzeko eragileen sareak planteatu dituen jardueren zerrenda.

BERDINTASUNERAKO XII. JARDUNALDIAK

Antolatzailea: Galdakaoko Udala

Galdakaon

“Lana eta familia-bizitza bateragarri egitea eta erantzunkidetasuna. Berdintasunerako erronka berriak” goiburupean egiten dira jardunaldi hauek, doako izen-ematearekin. 

 

AZAROAK 21

Orkestra-ren X. urteurrena: 10 urte, 10 erronka

Kursaalen

Antolatzailea: Orkestra – Lehiakortasunerako Euskal Institutua

Orkestrak bere hamargarren urteurrena ospatuko du Harvard Business School-ek egin duen Orkestra Kasua ezagutaraziz, eta etorkizuneko erronka nagusiei buruzko ideia eta gogoeta batzuk partekatuko ditu lurralde, ekonomia eta gizartearen ikuspegitik.

 

AZAROAK 23

Fabrikazio gehigarriaren eragina industrian: ikuspegi teknologikoa eta azken joerak

Gipuzkoako Teknologia Parkean. Donostia

Antolatzailea: IK4 Research Alliance

Jardunaldi hau enpresa, unibertsitate, ikerketa-zentro eta beste eragile batzuentzat da, eremu honetan, ikuspegi teknikotik, azken errealitateak, joerak eta etorkizunerako erronkak ezagutzeko interesa dutenentzat.

Librecon 2016

Antolatzailea: ESLE, Euskadiko Teknologia Libreko eta Ezagutza Irekiko Enpresen Elkartea

Bilbon 

LibreCon 2016 delakoaren seigarren edizioa izango da, 4.0 Industriaren erronkak ardatz dituena, baita software librearen erabilera berriak ere finantza-arloan.

 

Esperientziak partekatzea

Antolatzailea: Bilboko Udala eta Netaphora Estudio Tecnológico

Bilbon

Enplegu publikoko hautespen-prozesuen kudeaketan IKTetatik sorturiko esperientziak partekatzeko jardunaldia. Izen-emateak hemen: eventos@netaphora.com

 

AZAROAK 24

Binnakle, enpresetan berrikuntza egiteko jokoa

Zamudioko Zientzia eta Teknologia Parkean

Antolatzailea: Init, Innobasquerekin lankidetzan

D Week-en esparruan, Binnakle-k, Innobasquerekin lankidetzan, jardunaldia aurkeztu du enpresetan berrikuntza egiteko joko bat aurkezteko; tresna berritzaile eta egiaztatua da, gamifikazioaren bidez, pentsamendu sortzailea eta berrikuntza sustatzen dituena. Gainera, erakundeetako edozein gairi buruz ideia berritzaileak aurkitzea ahalbidetzen du, era eraginkor eta, aldi berean, dibertigarrian.

 

1ST CREMA/C2NET Industrial Workshop

Antolatzaileak: CREMA eta C2NET, H2020koa

Bi proiektuetan lorturiko emaitzen zabalkunderako jardunaldia, IT eta industria-konponbideen hornitzaile diren komunitateen feedback-a lortzeko lehen eskutik.

 

AZAROAK 29

Innobasqueren Astearteak. Energia adimenduna: espezializazio-estrategia bat Euskadirako

Energiaren Klusterrarekin eta Idom-ekin lankidetzan antolaturiko Innobasqueren Astearte honetan, José Ignacio Hormaetxek, Energia Klusterraren zuzendariak, Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Sailak zuzenduriko pilotatze-taldearen aurrerapenak aurkeztuko ditu, horren lehen zeregina “Energibasque” estrategia teknologikoaren lanketa koordinatzea izan delarik. Gainera, energiaren eremuan lankidetzan egindako proiektuen hiru esperientzia izango ditugu.

 

AZAROAK 13 ETA 14

3D Printing FABulous Community Final Meeting: Internet Business Acceleration Programme for 3D Printing Services in Europe

Antolatzailea: Bizkaia Talent

Bilbao Euskalduna Conference Center

 Bi egun hauetan 150 parte-hartzailek baino gehiagok ─eta horien artean daude FABulous startup-en egungo portfolioko 30 talde─ beren aplikazio komertzial berritzaileak aurkeztuko dituzte, FIWAREn oinarrituak, 3D inprimaketarako, bai kontsumitzaileentzat eta bai industria-merkatuentzat. Han hainbat eratako lantegi edo tailerretan parte hartu ahal izango da, benetako lekukotasunak eman eta jaso, merkaturatzeko gaitasuna hartu eta networking egin. Izen-emateak abenduaren 12a baino lehen hemen.

   

ABENDUAREN 14A

RRI Tools: Ikerketa eta Berrikuntza Arduratsuak inplementatzea

Antolatzailea: IrSi Caixa, Innobasque eta “La Caixa” Gizarte Ekintza

Bilbon 

Ikerketa eta Berrikuntza Arduratsua (RRI, ingelesezko sigletan) gora egiten ari den gaia da, Europako Batzordeak bultzatuta; zientziak eta berrikuntzak gizartean duten eginkizuna birplanteatzen du, eta zeharka ari da hainbat programatatik, adibidez Horizon(te) 2020 esparru programatik, sartzen. Jardunaldian RRI eta bere garrantzia azalduko dira Europako Horizon(te) 2020 deialdietarako. Izen-emateak hemen.

  

ABENDUAREN 15A

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak

Ikerlan-en egoitzan. Arrasate

Antolatzailea: IK4-IKERLAN & Basque Enterprise Europe Network (Innobasque, SPRI, BEAZ Bizkaia)

Jardunaldi honen helburuak hauek dira: prestatzen ari diren proposamenak hobetzea CDTIren kontrastearekin eta Europako proiektuek enpresetan duten eragin praktikoa ezagutaraztea. Paraleloan, jardunaldi honek balioko du interesatu guztiei erakusteko nola erabili finantzaketa-tresna hauek beraien berrikuntza- eta garapen-jarduerak ahalbidetzeko.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago