Euskadik bere tokiari eutsi egin dio berrikuntza handiko eskualdeen artean, bere ingurunearen bilakaera txarra alde batera utzita. Kokapen hori Europarekin bat etortzeko pixkanakako prozesuaren emaitza izan da, 2010ean Komunitateko batez bestekoaren %81ean egotetik 2016an %92,4an egotera igaro baita Euskadi. Honela agertzen da Berrikuntzaren Innobasque 2016 Txostenean, nahiz eta garbi uzten duen esfortzu edo ahalegin-adierazleen moteltzea dagoela, oraingoz ondoriorik ez duena ez zientzia-emaitzetan (argitalpenetan), ez teknologikoetan (patente-eskaeretan), ez ekonomikoetan (manufaktura-industrien esportazioetan). Berrikuntzaren Euskal Sistemaren eraginkortasuna hobetzen ari garela esan nahi ote du horrek? Ala alderantziz, gainbehera-aldi baten atarian gaudela?
1. mahaiko eztabaida – Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XVI. Astea from Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia
Aukera horretaz eztabaidan izan ziren Mikel Navarro, Deusto Business School-eko Ekonomia-katedraduna eta Orkestrako senior ikertzailea; Javier Fernández de Retana, Aernnovako Erakunde Harremanetarako eta Teknologia Garapenerako zuzendaria, eta Marta Acilu, Noray Biosciences Group-eko lehendakariordea: