Joan zen ostiralean Baleman & Partners-ek Innobasquen Brunch and Learn bat eskaini zuten: compliance kontzeptua azaldu zuten, eta protokolo honekin nola saihestu daitezkeen enpresen eta zuzendaritza-taldeen erantzukizun penalak.

 

Pinterest

Bideoa

Ondorengo bideoan jardunaldiaren laburpena agertzen da.

 

2015eko uztailean egin ziren legeria-aldaketen ondorioz, enpresek eta administrazio- eta zuzendaritza-taldeek erantzukizun penalak izan ditzakete. Egoera berri honen aurrean, ezinbestekoa da arriskuak identifikatzea, prebenitzea eta enpresa-kudeaketaren eremuan jarduteko era zuzena ezagutzea. 

Pilar del Río Caballerok, Baleman & Partners-eko zuzendariak, azaldu zuenez, lege berri honekin 24 delitu baino gehiago tipifikatzen dira, erakundearentzat oso ondorio larriak ekar ditzaketenak. Hala ere, compliance-ri esker, erantzukizunetatik salbuesteko atea irekitzen da, betiere horren ezarpena arau-haustearen aurretikoa eta efektiboa baldin bada. Ondoren compliance-ren onura edo abantailetan sakondu zen, jardun-maila ezberdinetan eta funtsezko eragileetan.

Baleman & Partners – Nola saihestu enpresen erantzukizun penala from Innobasque – Berrikuntzaren Euskal Agentzia  

 

Victor M. Gaspar-ek, Dis-Process-eko gerenteak, hitz egin zuen gero, eta enpresa hodeian kudeatzen hasteko tresna erabilgarri batzuk erakutsi zituen. Microsoft edo Google-ren posta-kontu elektroniko batetik hainbat lan-aukera erabil daitezke erraz hodeian, adibidez, Google Drive-ren aukera ofimatikoak, egutegia, kontaktuak…, berak era praktikoan erakutsi zuen bezala, eta Brunch & Learn galdera-erantzunekin amaitu zen.

 

Baleman & Partners – Compliance programa baten elementu praktikoak from Innobasque – Berrikuntzaren Euskal Agentzia Agencia

 

Innobasqueren Flickr-ean jardunaldiko argazkiak ere ikus daitezke.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago