FIRST LEGO League Euskadi-n ikasle taldeek urteko erronka den gaia lantzen dute zientzia-proiektuaren eta teknologia-proiektuaren bidez. Hala ere, programaren zutabeak FLL balioak dira, gainerako lankideengandik ikastea, lehia adiskidetsua, ikaskuntza eta gizarteari ekarpena azpimarratzen dituztenak. 100 pertsonak baino gehiagok parte hartzen dute urtero boluntario gisa FLL Euskadi lehiaketan. Horien zeregin nagusia lantaldeei balio horiek sartzea izaten da jarraibidea erakutsiz. Borondatezko lan-sareko 2 protagonistarekin hitz egin dugu beraien esperientziaz, aukera harrigarri eta bihotz-altxagarritzat  jotzen dutelarik.

Zuk ere sartu nahi baduzu gazteak zientzian, teknologian eta berrikuntzan inspiratzen dituen sare honetan, emazu izena hemen.

 “Esaten digute FLL balioak sartu behar dizkiegula neska-mutilei, baina uste dut beraiek sartzen dizkigutela guri” Daniel Azkoaga, boluntarioa 2010etik

“2010ean hasi nintzen FLL Euskadin boluntario gisa parte hartzen, asko jakin gabe non sartzen nintzen. Asko entzun gabea nintzen FLLri buruz eta oso gutxi ezagutzen nuen bertan egosten zena. Baina aski gertatu zitzaidan behin parte hartzea konturatzeko zerbait handia zela, proiektu harrigarria eta itxaropen-sortzailea. Harrigarria, ideia on asko sortzen direlako hain jende gaztearengandik. Bihotz-altxagarria, zeren eta zabalduta dagoen arren gure gazteei ez zaiela interesatzen zientzia eta teknologia, FIRST LEGO Leagueri esker konturatzen zara ez dela horrela. Bat-batean, konturatzen zara neska-mutil askori interesatzen zaiela erronka baten aurrean jartzea, eta ahal duten guztia ematen dutela irtenbide berritzaile bat aurkitzeko. Beraien ilusioez eta nerbioez inguraturik aurkitzen zara, eta zeureganatu egiten dituzu. Egia esateko, urtero esaten digute FLL balioak sartu behar dizkiegula beraiei, baina uste dut urtez urte beraiek sartzen dizkigutela guri, eta urtero lortzen dute, etxera bidean, FLLren hurrengo edizioa iristeko gogo biziz egotea”.

“FLL Euskadiko boluntario izateak esan nahi du pertsona sortzaile, berritzaile, adoretsu, positiboekin, alegia, egunero saiatzen diren eta jarrera ekintzailea dutenekin harremanetan egotea”. Arantza Arruti, boluntarioa 2014tik

“FLL Euskadin boluntario gisa era aktiboan parte hartzeak asko esan nahi du niretzat eta, zalantzarik gabe, gogoz itxaroten dudan urteko gertakizun horietako bat izaten da. Eskaileretan gora eta behera, alde batetik bestera lasterka ibiltzeko egun horietako bat izaten da, eskabide eta jende askori erantzuten, dena programatu bezala irten dadin. Baina, batez ere, berriro elkartzeko eguna izaten da, ongi egindako zeregina aitortzeko, prestakuntza-hilabete asko eskatu dituen lan edo beharra partekatzeko eta, batez ere, ilusio eta ahalegin handiak azkenean sarituta ikusten diren eguna. FLL Euskadiren ekitaldi batean boluntario izateko aukera eman izana, batez ere eskerturik egoteko arrazoia da, bai nigan jarritako konfiantzagatik eta bai jardunaldiko protagonista handiak gazteak eta beraien ideiak diren ekitaldi baten parte izateko aukera emateagatik. Baina agian FLLn boluntario izatearen alderik garrantzitsuena niretzat pertsona (haur eta gazte) sortzaile, berritzaile, adoretsu, positiboekin harremanetan egon ahal izatea da, egunero saiatzen eta ahalegintzen baitira eta jarduera ekintzailea dute, etorkizunari alaitasunez aurre egiteko beharrezkoa den jarrera hori, eta aurrera segitzeko gogo handia ere bai, zientziaren eta teknologiaren alde egiten den bitartean”.

 

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago