Jada ikusgai dago 2016ko Berrikuntzaren Innobasque Txostenaren bertsio osoa, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sistemaren indar eta ahulezia nagusiak identifikatzen dituena.

Hauek dira 4 indar-guneak:

1.- Zientzia-ekoizpenaren nazioartekotzea: nazioarteko zientzia-argitalpenak beste batzuekin batera

2.- ETE berritzaileen ehunekoa: ETE berritzaileen ehunekoa eta elkarlanean aritzen diren ETE berritzaileen ehunekoa

3.- Produktu berrien salmentak: merkatu edo/eta enpresarako produktu berrien salmenta bidezko diru-sarrerak

4.- Gazteen prestakuntza maila: hirugarren hezkuntza duten gazteen ehunekoa, eta gutxienez bigarren hezkuntza duten gazteen ehunekoa

 

Eta hauek 4 ahuleziak:

1.- Arrisku-kapitalaren finantzaketa: arrisku-kapitala BPGren ehuneko gisa.

2.- Industria-jabetzaren babesa: EB-ko PCT patenteen, diseinu eta marken eskabideak, eta atzerriko diru-sarrerak lizentziengatik.

3.- Doktore-graduazioak eta horien nazioartekotzea, gazteen artean doktoregoan graduaturiko pertsona berrien ehunekoa: EB-28-tik kanpo doktoretza egiten ari direnen ehunekoa

4.- Berrikuntzan jarduera, I+G-ri lotu gabea: berrikuntzan gastua, ez I+G-koa, fakturazioaren arabera, eta teknologikoak ez diren ETE berritzaileen ehunekoa

 

2016ko Berrikuntzaren Innobasque Txostenak  estatistika eta makroekonomiako azterketak pertzepzio-analisiarekin, Basque Innovation Perception-ekin (BIP), konbinatzen ditu.  Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Planak Innobasqueri ematen dion ebaluatzeko eta monitorizatzeko eginkizunean sartzen da lana.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago