Aurtengo maiatzean argitaraturiko Euskadiren kokapenaz lurralde berritzaile gisa artikuluan esaten genuen “lurralde berritzaile bat erakargarria, inspiratzailea dela, eta bere eredua aspirazio bat izaten dela beste lurralde batzuentzat.” Gainera, talentua, inbertsioa eta beste baliabide batzuk erakartzen dituela, positiboki lagundu bere lehiakortasunean eta gizarte-ongizatean, eta bere eragina hobetzen duela nazioarte-mailan. Horregatik, aste honetan agendan sartu ditugun ekitaldiak, asko nazioartekoak, gainerako lurralde berritzaileekin integratzen laguntzen digute, esperientziak partekatuz eta elkarrengandik ikasiz Europako proiektuetan arrakasta izateko gakoei buruz, hiri berritzaileen talentuaren lehiakortasunari buruzko indize globalak edo nanozientzia, beste gauza askoren artean.
ABENDUAK 7
Interreg Europe: The second Stakeholder Group Meeting
Antolatzailea: Azaro Fundazioa eta BEAZ
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Bilera honek Retrace project-i buruz akziodunak informatzeko balioko du, Bizkaian diagnostiko holistikoaren lehen urratsen aurkezpena barne. Akitanian eta Euskadin lehenengo bi landa-bisitetan parte hartu zuten akziodunek beren esperientzia kontatuko diete gainerakoei, ikusi zituzten jardunbide egokiak aurkeztuz. Hitzaldia Herbeheretara eta Esloveniara egingo den hurrengo landa-bisitaren aurkezpenarekin amaituko da.
ABENDUAK 12
Antolatzailea: Basque Culinary Center
Donostia: Basque Culinary Center
Diziplinarteko dinamiketan sartzen denean gastronomiak duen garrantzia aztertuko da. Horretarako, Basque Culinary Center-en lehen mailako hizlariak izango dira, aparteko hitzaldiak eskainiko dituztenak. Izena emateko, idatzi helbide elektroniko honetara: culinaryinteraction@bculinary.com.
Estrategia Topagunea Eskuinaldea
Antolatzailea: Estrategia Empresarial
Igeretxe hotela (Getxo, Bizkaia)
Bizkaiko Ekonomia eta Lurralde Garapen diputatuak, Imanol Pradales-ek, emango dio hasiera topaketa honi; bertan parte hartuko dute Eskuinaldeko enpresa, erakunde eta profesionalek, eta eskualdeko ehunaren bilakaera aztertuko da, baita eskualdeko enpresa-ehunaren bilakaera ere, arreta berezia jarrita “Enpresa Lankidetzan”, lehiakortasunaren eta kudeaketa aurreratuaren funtsezko elementu gisa. Eskatu zeure gonbidapena telefonoz (944 274 446) edo posta elektronikoz (topaguneeskuinaldea@estrategia.net).
ABENDUAK 12, 13 ETA 14
Antolatzailea: Ihobe
12/12 Bilbo: Plaza Bizkaia Eraikina
13/12 Donostia: Eusko Jaurlaritzaren Ordezkaritza
14/12 Gasteiz: Eusko Jaurlaritza
Informazio-saioak, Ihobek EAEko hiru Lurralde Historikotan antolatuak, non Euskadiko eraikuntzaren eremuan erosketa eta kontratazio publiko berdearen premia eta abagune, jardun-esparru eta ezartzeko tresnei buruz informatuko baita. Gainera, zalantzak argituko dira ezarpenari buruz. Izen-emateak hemen.
ABENDUAK 13
INFODAY CDTI-SPRI: I+G+b proiektuen finantzaketa ingurumen-arloan
Antolatzailea: Ihobe, Spri, Innobasque, Aclima eta CDTI, Eusko Jaurlaritza eta Enterprise Europe Network
BIC Bizkaia Ezkerraldea
Jardunaldi hau enpresa-munduan zuzendaritza-karguak dituen jendeari zuzenduta dago, edo I+G+b teknikariei eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileei; ingurumen eta ekoindustriaren arloko enpresei zenbait tresna eta deialdi ezagutaraztea du helburu: horiek CDTIk (funts propioak eta nazioarteko kofinantzaketa- tresnak) eta Eusko Jaurlaritzak (HAZITEK) dituzte I+G+b proiektuak finantzatzeko, eta horien egokitzapena gure sektoreko lan-eremu espezifikoetara: ura, hondakinak, lehengaiak eta Ekonomia Zirkularra. Bertaratzen direnek tresna hauekin finantzatzea lortu duten enpresen esperientzia ezagutuko dute, eta ingurumen-arloko enpresek I+G+b jardueretarako finantzaketa lortzeko orduan topatzen dituzten premia eta oztopo espezifikoei buruz ere eztabaidatuko dute. Gorde zeure tokia hemen.
AZAROAK 13 ETA 14
Antolatzailea: Bizkaia Talent eta Carsa
Euskalduna Conference Center. Bilbo
Bi egun hauetan 150 parte-hartzailek baino gehiagok ─eta horien artean daude FABulous startup-en egungo portfolioko 30 talde─ beren merkataritza-aplikazio berritzaileak aurkeztuko dituzte, FIWAREn oinarrituak, 3D inprimaketarako, bai kontsumitzaileentzat eta bai industria-merkatuentzat. Han hainbat eratako lantegi edo tailerretan parte hartu ahal izango da, benetako lekukotasunak eman eta jaso, merkaturatzeko gaitasuna hartu eta networking egin. Izen-emateak abenduaren 12a baino lehen hemen.
European City’s Talent Competitiveness Index 2016 (ECTCI)
Antolatzailea: Tendensor, Bizkaia Talent
Campos Eliseos Antzokia: Cúpula Conference Room
Bruno Lanvin-ek, INSEADen indize globalen zuzendari betearazleak eta Talentuaren Lehiakortasunaren Indize Globalaren (GTCI) egileak, Bilbon aurkeztuko du Europako hirien talentuaren lehiakortasun-indizea (ECTCI), urtero Munduko Ekonomia Foroan aurkezten duena Paul Evans irakaslearekin batera. Izen-emateak hemen edo mezu elektronikoa bidaliz hona: partel-peeter.pere@tendensor.se.
ABENDUAK 14
RRI Tools: Ikerketa eta Berrikuntza Arduratsua inplementatzea
Antolatzailea: IrSi Caixa, Innobasque eta “La Caixa” Gizarte Ekintza
Bilbon
Ikerketa eta Berrikuntza Arduratsua (RRI, ingelesezko sigletan) gora egiten ari den gaia da, Europako Batzordeak bultzatuta; zientziak eta berrikuntzak gizartean duten eginkizuna birplanteatzen du, eta zeharka hainbat programatatik ari da sartzen, adibidez Horizon(te) 2020 esparru programatik. Jardunaldian RRI eta bere garrantzia azalduko dira Europako Horizon(te) 2020 deialdietarako. Izen-emateak hemen.
ABENDUAK 15
Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak
Ikerlan egoitzan. Arrasate
Antolatzailea: IK4-IKERLAN & Basque Enterprise Europe Network (Innobasque, SPRI, BEAZ Bizkaia)
Jardunaldi honen helburuak hauek dira: prestatzen ari diren proposamenak hobetzea CDTIrekin egiaztatuz, eta Europako proiektuek duten eragin praktikoa enpresetan ezagutaraztea. Aldi berean, jardunaldi honek balioko du interesatu guztiei erakusteko nola erabili finantzaketa-tresna hauek beraien berrikuntza- eta garapen-jarduerak ahalbidetzeko.
Christmas Lecture Prof. Maurizio Patro: Nanomedicine Chemistry and Nanotechnology
Antolatzailea: bioGUNE
Zamudioko Teknologia Parkea
2014an, Thompson-Reuters-en arabera, munduan eragin handieneko zientzialari bat izan zenak, Maurizio Pratok, hitzaldia emango du medikuntza-kimikaz eta nanoteknologiaz. Prato ─Biomaterialen Ikerketa Kooperatiboko Zentroan, CIC biomaGUNEn, sartu berria─ aditurik handienetakoa da grafenoa eta karbono-nanohodiak bezalako materialetan.
ABENDUAK 16
Nola parte hartu arrakastaz H2020-n
Antolatzailea: Vicomtech, IK4
Jardunaldiaren helburua hau da: H2020 programan interesaturik dauden eta laguntza behar duten edo Europako proiektuetan esperientzia gutxi daukaten guztiei, gakoak azaltzea arrakastaz parte har dezaten H2020ko europar proiektuetan. Arrakasta-kasuak azalduko dira eta hizlariekin ideiak kontrastatzeko aukera. Izen-emateak hemen.