Azaroaren 17an eta 18an Umherri16: hiriak eta haurrak jardunaldiak egin ziren Bilbon. Horietan erronka bat aztertu zen: nola sartu umeen ikuspegia politikaren, komunitatearen eta hirigintzaren arloetan.
Ondoren ikus daiteke jardunaldiaren laburpen-bideoa
Azaroaren 17an, ostegunean, Euskalduna Jauregian haurren begirada aztertu zen politikaren eta komunitatearen arloetan.
Ekitaldiaren aurkezpenean Juan Mari Aburtok, Bilboko alkateak, hartu zuen parte, eta bere konpromisoa ziurtatu zuen Bizkaiko gainerako udalerriekin batera, haurrekin lan egitera gonbidatu zituen. Baita ere adierazi zuen Bilbo umeentzako hiri adiskidetsu bihurtu gura duela, eta laster eskola-ibilbideei buruzko gidaliburua argitaratuko dutela iragarri zuen.
Mari Carmen Urbietak, Leioako Udaleko alkateak, bere esperientzia kontatu zuen, Euskadin aitzindaria, Umeen Kontseiluarekin lan egitean bere komunitate-pertzepzioa aldarazi duena: umeentzat pentsaturiko proiektu hau komunitatearen garapenerako proiektu bihurtu da.
Ondoren, Gurutze Ezkurdiak, Bilboko Irakasle Eskolako zuzendariak, helduen hegemoniaz berba egin zuen, eta umeak gaitasun eta eskubideak dituzten subjektu direla kontzientziatu beharraz.
Gero Francesco Tonucci-k (“Frato”) hartu zuen hitza. Italiar pedagogoak begirada haurren parera jaisteko gonbidapena egin zuen, inor bistatik ez galtzeko. Uste du haurrak direla jende-talde bakarra gizarte osoarentzat pentsatu, garatu eta proiektuak egiten dituena, berez inklusiboak dira eta. Hitza edo berba haurrei ematearen alde egin zuen, eta autonomia handiagoa ematearen alde ere bai, ez baitira etorkizuneko herritarrak, baizik eta gaur egungo herritarrak, beren eskubideak dituztenak. Gainera, lau lehentasun markatu zituen hiriek jende guztia onartu ahal izateko: neska-mutikoen pentsamoldean jartzea, eta ibilgailutik oinezkora, hiritik auzora eta lanetik jolasera igarotzea.
Jarraian, Gotzon Bernaolak Haurren Hirien Sarea aurkeztu zuen:
Ondoren, Bilbok, Ermuak eta Bakiok kontatu zuten Haurren Hirien Sarean izan duten esperientzia.
Bilbao
Ermua
Bakio
Geroxeago, Arrasate, Balmaseda eta Sopuertako udalek hitz egin zuten, haurren begirada udal barruan sartzerakoan izaten dituzten erronkei buruz. Proiektu honetan parte hartzeak komunitateetan ilusioa, konfiantza eta gogo-berotasuna sortzen dituela azpimarratu zuten.
Gainera, Pernan Goñik jardunaldiaren laburpen marraztua egin zuen. Graphic recording-a albistearen bukaeran erantsita dagoen artxibotik jaits daiteke.
Atsedenaldi labur baten ostean, 4 ibilbideren arteko bat aukeratu eta horren arabera banatu ziren bertaratuak:
Haurren Eskubideak, Jolasa eta Hiria
Elsa Fuente – UNICEF Euskadi
Jaume Bantula – Ramón Llull Unibertsitatea
Komunitatea, Ikaskuntza eta Hiria
Beatriz Nuin – Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila
Piter Blanco – Solasgune
Partaidetza eta Haurrak
Arantxa Oria – Tolosako Udaletxea
Nerea Cereceda – Tolosako Udaletxea
Jaume Funesek (Bartzelonako Unibertsitatea) egindako aurkezpena ez dago eskuragarri
Hirigintza eta Haurrak
Iban Rodríguez – Leioako Udaletxea
Jesus Fole – Pontevedrako Udaletxea
Arratsaldeko saioa behar edo lan kolektiboa izan zen neska-mutikoen eta jardunaldietara etorritako helduen artean. 80 umek baino gehiagok eman zuten beren ikuspegia egunean zehar planteaturiko 4 erronken inguruan eta erronka horiei aurre egiteko proposamenak landu zituzten parte-hartzaile helduekin elkarlanean. Egunaren amaieran, Francesco Tonuccik ondorio batzuk atera zituen egun osoan zehar bizi izandakoaz. Hitzaldi hori Innobasqueren Periscopean ikus daiteke.
Ostiraleko jardunaldia Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoaren Bizkaiko egoitzan izan zen. Oraingoan, ikuspegia haurren hirian jarri zen hirigintzaren aldetik.
Matxalen Acasusok, COAVNeko dekanoak, eta Gotzon Bernaolak aurkezpen labur bat egin ostean, Francesco Tonucci-ren txanda izan zen, eta hirien diseinurako haurren garrantziaz berba egin zuen. Haren iritziz, jendearentzako guneak diseinatu behar dira, eta ez ibilgailuentzako, eta lekua utzi behar da neska-mutikoak jolastu eta autonomiaz garatu ahal izan daitezen.
Hurrengo hitzaldia Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Patxi Cirardaren eskutik etorri zen: Hirigintzaren eta Osasunaren arteko harremana eta osasun komunitarioaren ezaugarriak eta ebazleak jarri zituen mahai gainean.
Ondoren, Pontevedrako Diputazioko Cesar Mosquerak Galiziako probintzia honetako hiriburuaren kasua azaldu zuen, haurrentzako hiri bati dagokion jardunbide egokia baita espazio publikoen eraldaketari dagokionez.
Amaitzeko, Bilboko Udaleko Raquel Salcedok Tokiko Mugikortasun Plana aurkeztu zuen, eta eskola-bideen egitasmoaren gidaliburua.
Eguneko argazkiak Innobasqueren Flickr-en ikus daitezke.