Urtarrilak 16an MANUNET 2017 deialdia zabaldu zen. Deialdi honen bidez, EAEko enpresek fabrikazioaren arloan nazioarteko ikerketa proiektuetan parte hartzeko aukera dute Eusko Jaurlaritzaren finantzazioarekin. Aurre proposamenak aurkezteko epea martxoak 17an amaitzen da.
Hasieratik parte hartu behar zuten herrialde eta erregioezgain (Alemania, Asturias, Errumania, Errusia, Espainia, Euskadi, Gaztela eta Leon, Gelderland, Herbeherak,, Israel, Italia, Katalunia, Lombardia, Luxenburgo, Nafarroa, Noord-Brabant, Norvegia, Overijssel, Piemonte, Puglia, Toscana, Turkia eta Valonia) Irlanda gehitu da deialdi honetara.
24 erakunde finantzatzaileen eta Europar Komisioaren artean 30 milioi euroko aurrekontu kompromesura heltzea lortu da.
Deialdia fabrikazio ikerketa-eremu guztietara zabalik dago eta honako arlo hauetan egituratzen da:
• Ezagutzan oinarritutako ingeniaritza, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak
• Ingurumen eta energia aplikazioetarako fabrikazio teknologiak
• Fabrikazio teknologia egokitua
• Fabrikaziorako material berriak
• Fabrikaziorako metodo, osagai eta sistema berriak
• Fabrikazioari lotutako beste teknologiak/produktuak/zerbitzuak
MANUNET sarearen helburu nagusiena nazioarteko ikerketa eta berrikuntza proiektuetan ETEn partaidetza erraztea da. Helburu hau sustatzeko aurkeztutako proiektuetan derrigorrez bi ETE parte hartu behar dute. Bestalde, deialdian parte hartzen duten bi herrialdeetako entidade independente bi egon behar dira.
MANUNET sareak webinar bat antolatuko du otsailaren 9an (10:00). Bertan deialdiari buruzko informazio guztia azaldu eta dudak argituko dira.
Informazio gehiagorako deitu 944 209 488 telefono zenbakira eta galdetu Cristina Ugarte (cugarte@innobasque.eus) edo Naia Merino (nmerino@innobasque.eus) gaitik.