Madril, Katalunia eta Euskadi dira eskaintzen duten kultura-programazioaren kalitate eta berrikuntzagatik estatuan gailentzen diren autonomia-erkidegoak. Hori ondorioztatzen da Espainiako kultura-arloari pultsua hartzen dion Observatorio de la Cultura tresnatik; Fundación Contemporáneak egina da, sektoreko mila profesional baino gehiagok erantzuten duten galdeketa baten bidez.
Hiriei dagokienez, Madril eta Bartzelona gailentzen zaizkie beste guztiei. Ondoren datoz Bilbo eta Donostia, azken hiri honek aurrerapen handia egin duelarik. Horien atzetik Malaga, Sevilla eta Valentzia daude.
Kontsultaturiko adituen arabera, gastronomia, diseinua, argazkilaritza, moda, antzerkia eta literatura dira ongien balioetsitako kultura-arloak. Nazioarteko oihartzunari dagokionez, sailkapenean buru gastronomia, moda, arkitektura, diseinua eta literatura daude, guztiak 6tik gorako balorazioarekin1-10 eskalan. Ez da, ordea, ‘nahikoa’ lortzen antzerkian, bideo-artean, herri-musikan, musika klasiko eta garaikidean eta dantzan.
2016ko kultura-gertaera eta erakundeei buruz, azterketak Prado Museoa aipatzen du, Reina Sofía Museoa eta Donostia 2016-Kulturaren Europako Hiriburua, Bake Itunaren aipamen ugarirekin. Ondoren datoz Teatro Real, Guggenheim Bilbao Museoa eta Donostiako Nazioarteko Zinemaldia. Hitzorduen zerrendan 55 izen daude, eta horietako 49 Madril, Katalunia, Andaluzia eta Euskadin daude bilduta.
Txostena egiten denetik lehenengo aldiz, ranking bereziak aurkeztu dira kultura-arloan urteko onenarekin autonomia-erkidego bakoitzean, eta soilik eskualde horretako adituen iritzia eskatu da horretarako. Euskadiren kasuan, hauxe da zerrenda: