Haurren Hiriaren nazioarteko proiektua, Francesco Tonucci italiar pedagogoarena, munduan erreferente nagusietako bat da haurren parte-hartzean eta komunitate-prozesuen garapenean. Ekinbide honek neska-mutikoak jartzen ditu parametro gisa gizarte-eraldaketa planteatzeko. Programa hauen atzean Hezkuntza, Gizarte Lan, Osasun, Parte-hartze, Arkitektura… arloetako profesionalak daude, eta hauek bultzatu behar dituzte leku eta egituren eraldaketa hauek eta harreman-estilo berriak. Testuinguru honetan, eragile hauei guztiei unibertsitate-mailako prestakuntza-erantzuna emateko, “Komunitate, Hiri eta Politika Eradalketa Haurren Autonomia eta Parte-Hartzearen bitartez” unibertsitateko graduondoko ikastaroa sortu da, UPV/EHUren berezko titulazioa, Innobasque, el Consiglio Nazionale delle Ricerche, Solasgune, Haurren Hirien Sarea eta Leioako Udalaren (Bizkaia) laguntzaz.
Diseinatu den programa akademikoak graduondoaren moduluetako bakoitzean adituak diren pertsonak batu ditu:
1. Haurren lekua hirian
2. Haurren Hiriaren nazioarteko proiektua
3. Autonomia eta Mugikortasuna. Oinarriak eta proposamenak
4. Parte-hartzea haurtzaroan eta nerabezaroan
5. Ikerketa ekintzan.
6. Esperientziak
7. Praktikak
8. Ikerketa/berrikuntza lana
Argibide gehiago 946 014 580 telefonoan eta beherago erantsita dagoen dokumentuan.