Eusko Jaurlaritzak uste du “ekonomia aurrez ikusitakoaren gainetik dabilela argi eta garbi eta, beraz, gorantz berrikusiko du lehen ezarritako hazkundea”. Guztiak adierazten du igoera hau %3 ingurukoa izango dela.
2017ko bigarren hiruhilekoaren Hiruhileko Kontuen Aurrerapenaren balorazioan, Jaurlaritzak jakinarazi du Euskadiko Barne Produktu Gordina %2,9 hazi zela aurtengo ekitaldiaren bigarren hiruhilekoan. Halaber, enpleguaren sorkuntza-erritmoa %2,2 gehitu zen eta 19.600 lanpostu sortu. Honela, langabezia-tasa %11ra jaitsi zen.
Halaber, Gizarte Segurantzarako afiliazioaren bilakaeran urte arteko aurrerapen-tasa %2,2koa izan zen, eta horrek erakusten du enpleguak ez duela moteldu hazteko abiadura. Datu hauek enpleguaren protagonismo handiagoa suposatzen dute produktibitatearen aurrean, urteko bigarren hiruhilekoan itxurazko produktibitatearen aldaketa %0,4koa izan delarik.