“Berrikuntza gogo-aldarte bat da”, esan zuen Ander Sorianok “i al cuadrado” irratsaioan, SER kateak Innobasqueren eskutik euskal berrikuntza ikusgai bihurtzeko hilero egiten duen saioan. Estudios Dureroko zuzendariak azaldu zuen nola sortu zen Didú, ikusmen-gabeziak dituztenek artea ukitzea ahalbidetzen duen proiektu aitzindaria. Lorpen honek New York Times-en azalean, bere nazioko eta nazioarteko edizioetan, agertzera eraman du, eta orrialdeak betetzera nazioarteko egunkari batzuetan (Le Figaro…). “Berrikuntza egiteko ez da beldur izan behar” erantsi du Enrique Arrillagak, Muebles Lufeko arduradun nagusiak, “euskal Ikea” edo bertako produktuarekin bertan egindako altzarien sortzaileak direlarik.
Berrikuntza, adibide hauen kasuan bezala, hainbat ezagutza, interes eta esperientziatako pertsonen arteko lotura edo konexiotik sortzen da; eta konexio horiek ingurune lagungarrietan gertatzen dira.