Datorren otsailean, 50 lantalde baino gehiagotan banaturiko euskal ikasleek Hydro Dynamics erronkaren inguruan landutako proiektuak aurkeztuko dituzte. Beste era batera esanda, uraren giza zikloa hobetzeko konponbideak aurkeztuko dituzte. Aurtengo erronka da nola hobetu jendearen aldetik oinarrizko elementu hau aurkitu, garraiatu, erabili edo botatzeko era.

Ura edan egiten da, sukaldean erabiltzen da, igerilekuak betetzen ditu, gure mugikorrak egiteko erabiltzen da, energia sortzen du, eta komunetik ere botatzen da. Erabilera hauek guztiak giza uraren zikloaren parte dira. 

Zientzia-proiektua garatzeko, lantaldeek arazo bat identifikatu behar dute erronka honen inguruan, arazo hori hobetzeko konponbide berritzaile bat diseinatu eta gainerakoekin partekatu.

Jendeak egunero erabiltzen du ura, gehienetan pentsatu gabe nola eta zergatik erabiltzen duen. Uraren erabilera izan daiteke zuzenekoa, adibidez edan edo garbitzeko erabiltzen denean, eedo zeharkakoa, produktuak fabrikatzeko edo energia sortzeko, adibidez.

FLL Euskadin parte hartzen dutenak orientatzeko helburuaz, 30 euskal erakundek aurten 1.200 prestakuntza-postu eskaintzen dituzte Euskadin uraren kudeaketa nola lantzen den ezagutarazteko. Honela, teknologia- eta zientzia-zentroek, unibertsitateek eta euskal enpresek bisita gidatuak egingo dituzte beren instalazioetara, eta erronkari loturiko hitzaldiak ere bai. Prestakuntza-programa hau aukera paregabea da ikasleek era  praktikoan ezagut ditzaten berrikuntza-proiektuak, eta orientatuko dituzten profesionalekin harremanetan jar daitezen.

Zientzia-proiektuaz gain, lantaldeek robot bat diseinatu eta programatzen dute Legoren LegoMindstorm-ekin, zenbait eginkizun bete ditzan eta horrela puntuak batzeko.

Balioak dira FIRST LEGO League hezkuntza-programaren elementu bereizgarria. Lantaldeek erakutsi behar dute zientzia- eta teknologia-proiektuak balio batzuen arabera gauzatzen dituztela, adibidez, talde-lan, lankidetza eta inklusioaren arabera.  

FIRST LEGO League nazioarteko hezkuntza-programa bat da, gazteek zientzia eta teknologiarekiko duten interesa piztu eta XXI. mendeko trebetasunak sustatzen dituena. Euskadin Innobasquek bultzatzen du ekinbide hau honako hauekin lankidetzan: Euskaltel Konekta Fundazioa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila, MONDRAGON Korporazioa, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Portua.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago