Joan zen azaroaren 6an, Bilboko Euskalduna Jauregian, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XVII. Astearen hasiera-ekitaldia izan zen; bertan parte hartu zuen Jorge Undak, SENEReko zuzendari nagusiak; enpresa honek aurten bere karrera espazialaren berrogeita hamargarren urteurrena ospatzen du, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Kontseilukoa da. “Iritsiko gara gure pertsonak iristen diren lekuraino, ez urrats bat gehiago, ez urrats bat gutxiago”, esan zuen Undak bere hitzaldia amaitzeko.

Bere hitzaldian, Undak talentuaz zuen ikuspegia aipatu zuen: gaitasunak, jarrerak eta balioak nahastuta. Bere lanbide-ibilbidean talde-lanak izan duen garrantzia nabarmendu zuen, baita SENER-ek egunez egun garatzen dituen ingeniaritza- eta teknologia-proiektuetan ere. 

Bestalde, enpresek, erakundeek eta herritarrek duten betebeharra nabarmendu zuen garapen iraunkor eta epe luzekora bideratzeko, balio erantsiko gizartea  sortuz eta ez low-cost gizartea.

Gainera, ingeniaritza- eta teknologia-enpresako zuzendari nagusiak gazteriaren eginkizuna aipatu zuen eta egungo hezkuntza-eredua hobetu beharra, baita ikasketetan orientabidea ere. Ikasleentzat motibatzaile gisa jardun beharra aipatu zuen, horien talentua erakarri eta maximizatzeko helburuarekin. Halaber, enpresen eta unibertsitateen artean hurbilpenaren garrantzia azpimarratu zuen, parte-hartze handiagoa bultzatuz bai enpresa-munduarena hezkuntza-erakundeetan eta bai irakasleena konpainietan.

                       

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago