Euskadiko Elikagai Berrikuntzaren I. Sariak, Euskadiko Elikaduraren Klusterrak eta Azti teknologia-zentroak ematen dituztenak, Café Fortaleza, Angulas Aguinaga eta Araex Grands-entzat dira. Berrikuntzaren aldeko apustuarekin Euskadiko elikadura-arloa garatzen laguntzen duten enpresak aintzatesten dituzte sari hauek.
Bi urtean behin, elikaduraren euskal sektoreko enpresetan elementu berritzaileak sartzea bultzatu eta aitortzeko sortu dira sari hauek; lehiarako sektore honen erronka da balio erantsiko produktu eta zerbitzuak bereizi eta sortzea, kokapen ertain-altuarekin merkatuan. Horregatik, ezinbestekoa dirudi berrikuntzan oinarritzea produktuak garatzeko, teknologiak sartzeko edo prozesuak hobetzeko, baita negozio-eredu bereiziak garatzea ere, euskal produktuak tokiko eta nazioarteko merkatuetan kokatzeko aukera izan dezaten.
Lehenengo edizio honetako epaimahaian egon dira Leire Bilbao, Innobasqueko zuzendari nagusia; Rogelio Pozo, AZTIko zuzendari nagusia; Gorka Artola, Euskal Herriko Unibertsitateko Berrikuntza eta Transferentzia zuzendaria; Peli Manterola, Eusko Jaurlaritzako Elikadura Kalitate eta Industria zuzendaria; eta Manu Giner, Euskadiko Elikaduraren Klusterreko lehendakaria.
Honela, epaimahaiak, Teknologia Berrikuntzaren kategorian, Café Fortaleza Taldeari eman dio saria, merkatu-aukera bat interpretatzen jakiteagatik, konponbide arrakastatsu bat garatu eta merkaturatuz.
Bere prozesu edo negozio-ereduetan aldaketak sartzeagatik, horrela bere jarduera gauzatzeko era berezituari esker lehiarako abantaila bat sortuz, epaimahaiak Angulas Aguinagari emango dio Enpresa Berrikuntza saria.
Azkenik, ARAEX Grands, Arabako Errioxako upategi independenteen taldea, sarituko dute Enpresa Berrikuntzaren kategorian, bere negozioa handiagotzeko merkatuak edo kanalak identifikatzeko orduan egindako lanagatik eta nazioartekotzera bideratutako estrategien alde egiteagatik.
Sariak datorren azaroaren 30ean emango dira Bilboko Euskalduna Jauregian egingo den festan. Bertaratzeko, izena eman behar da hemen.