Gaur goizean Donostiako Sustapena eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren partehartzearekin  Donostiako Easo Politeknikoan ospatutako jardunaldian Biozientzia-Osasuna espezializazio arloko gako garrantzitsuenak zehaztu dira, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Euskadi 2020 Planaren barruan. “Etorkizunerako aukera argia” jokatzen dute, partehartzaileen hitzetan. Lansaioan arlo honetan lan egiten duten euskal enpresek, ikerkuntza zentro eta unibertsitateak kanpo utzita, CIC, ospitale eta klinikek, urtean 600 eta 700 miloi euro fakturatzen dituztela aurreratu da

Parte hartu duten pertsonek bat egin dute Biozientzia-Osasuna arloaren aukeraketa Euskadiren hiru lehentasun estrategikoen artean egoeta euskal industria eta osasun sistemarentzat proiektu itxaropentsua suposatzen duela. Osakidetzaren trakzio efektua aprobetxatzeko aukera ematen duen proiektua, ekonomia sektore berria garatzeko, aberastasuna sortzeko gai dena eta euskal hiritarren osasun hobekuntzaren zerbitzura jartzekoa. Horretarako, euskal enpresa sistema eta teknologikoa eta osasun sistemaren arteko harremana bultzatu behar dela nabarmendu da. Helburua I+G+b aktibitateek osasunean duten eragina handitzea da eta aberastasunaren sorkuntzan laguntzea. 

Saioan ETE (Enpresa Txiki eta Ertaina)-entzat berrikuntza eta lehiakortasun aukerak eskainiko dituzten bost jokabide lerro aurreratu dira. Lehenengo aukera gaisotasun arraroen ikerketan zentratzen da eta lortutako ezagutzaren transferentzian bai enpresa sektorera eta hiritarrei ere bai. Bigarrrenez, neurrira egokitutako medikuntza arreta. Hirugarrena negozio aukera neurozientzia arloan ikerkuntzak duen aukera da, gaisotasun neurologiko eta psikiatrikoentzat garatutako prozedimendu, diagnosi, pronostiko eta terapia berrien bidez. 

Azken biak hauek dira: medikuntza gailu berrien garapena eta Big Data izenekoaren erabilera. Bide berri hauek in vitro  diagnosian, elektromedikuntza eta protesi gailuetan, fisioterapian eta ortopedia bezalako gaietan parte hartzeko aukera ematen dute, hala nola,  gaiso, prozesu eta zerbitzuen ezagutza hobeago bat edukitzea. 

Gaur goizeko lansaioan bi enpresa gipuzkoarrek beren berrikuntza proiektuak aurkeztu dituzte Biozientzia-Osasunaren bi negozio aukerarekin zerikusia dutenak. 

ILine Microsystemek medikuntza gailu berrien garapenarekin zerikusia duen proiektua aurkeztu du. Neurozientzietako bigarren berrikuntza adibidea Nesplorak aurkeztu du teknologia portaera diagnosian eta neurologia desorekan aplikatzen duena. 

ZTIP Euskadi 2020-aren baliabideak

Donostiako saioan ETE eta teknologia eta berrikuntza zentruei produktu eta zerbitzu berriak garatzeko aukera emango dieten lanabesak aurkeztu dira espezializazio adimenduaren Biozientzia-Osasun arloan. Innosasun programaren kasua da, enpresa eta berrikuntza ekintzen garapenarekin erlazionatutako beste erakundeen euskarri. Programa honek aukera ematen du, besteak beste, aholkularitza estrategikoa eta produktu eta zerbitzu berrien garapenean bideratzea, erakustaldi ikasketak, balioztatze eta/edo kostu-efektibitatea edo euskal biobankuak kudeatutako horniketa lagina edo merkatuen azterketarako edo beste analisi batzuetarako datuen horniketa. 

Bestalde, Baliosaun Programa, osasun sistemaren I+G+b ekintzaren balorizazioaren emaitza bilatzen duena, bere ezarpenta edo/eta transferentzia bultzatuz. Programak  I+G emaitzen eta ideia balioen katean aurrerapena erraztea du helburu produktu, prozesu eta zerbitzu berrietan eraldatzeko erabiltzaileek erabili ahal dezaten. 

Azkenik, Berrikuntza Erosketa Publikoko bulegoaren garapena azpimarratu da, orain dela 2 urte martxan jarri eta orain arte 6 erronka eta 3 elkarrizketa tekniko argitaratu dituena. Sektore estrategikoak indartzeko helburua duen ekimena da administrazio publikoen erosketak erabiliz garapen tekonologia sustatazeko eta  ondasun eta zerbitzu berrikuntzak lortzeko. Berrikuntza Erosketa Publikoko bulego honek administrazio publikoen zeregina indartzen lagunduko du enpresa berrikuntzaren bultzatzaile bezala.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Euskadi 2020-k hiru lehentasun estrategiko finkatzen ditu euskal enpresa eta  euskal enpresa  ertain eta txikientzat: Fabrikazio Aurreratua, Energia eta Biozientziak-Osasuna; lehentasun hauei beste lau lurralde aukera gehitu behar zaizkio: Ekosistemak. Elikadura. Hiriko habitata eta Aisialdia-Kultura-Industria sortzaileak.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago