Lehiaketaren eguna hurbilduz doan heinean, FIRST LEGO League Euskadiko boluntarioen taldeak etengabe hazten jarraitzen du. Dagoeneko 150 pertsona izen-emanda daude FLL Euskadi esperientzia barrutik bizitzeko, lagun dezaketen eginkizun desberdinetan parte hartzeko prest.
Ez gara behin ere nekatuko pertsona hauen lana aitortu eta aldarrikatzeaz, izan ere, era altruista batean, haien denbora, esperientzia, ardura eta grinarik handiena eskaintzen dizkigute lehiaketaren egunean dena behar bezala atera dadin, parte-hartzaileei laguntza, kemena eta motibazioa emanez.
FIRST LEGO League Euskadik hazten jarraitzen du talde eta pertsona kopuruetan, ikastetxe eta erakunde laguntzaileen kopuruetan eta abarretan, eta den-denak behar bezala “funtziona” dezan, nahitaezkoa da berriz ere boluntarioen eginkizuna.
Oraindik ez daude beteta otsailaren 10eko lehiaketarako behar diren postu guztiak, batez ere “floater” zereginetan. Hauexek dira lehiaketan taldeei laguntzeaz arduratzen diren pertsonak, probetara garaiz iritsi eta egun osoan ondo pasatuko dutela bermatzeko. Talde honetan parte hartu nahi baldin baduzu, formulario hau bete baino ez duzu egin behar.
Eta taldearekin bat egitera animatzeko, hona hemen zenbait boluntariok esperientzia hau bizi nahi duen jende gehiago erakartzearren eskaini dizkiguten testigantzak.
“Esperientzia berezia da, oso aberatsa eta zirraragarria”, esan zigun Maite Coutok aurreko post batean, izan ere, gaztea izan arren, FIRST LEGO League Euskadiko partaiderik aspaldikoenetakoa da. Aurreko edizioetan ikasle bezala parte hartu ondoren, aurtengo lehiaketan boluntario gisa parte hartuko du laugarren aldiz.
Eneko Izquierdo dugu FIRST LEGO League grinaz bizi duten boluntario horietako bat, bereziki lehiaketa jokatzen den egunean, eta halaxe adierazi digu bideo honetan. Lehenengo edizioaz geroztik parte hartu izan du.
Amaitzeko, hemen duzue FLL Euskadiko boluntario gisa erabat inplikatuta dagoen familia bat: Mulroy-Sagarnatarrak. Senide guzti-guztiek zeregin desberdinetan parte hartu ohi dute, eta ilusioz beteta itxaroten diote lehiaketaren egunari.
Hiru kasu hauez gain, askotxo dira boluntario gisa parte hartzeko asmoa agertu dutenak, bereziki sare sozialen bitartez:
Aurten bolondres izaten zzer sentitzen den ikasiko dut.
GOGOTSU#FLLEuskadi https://t.co/YqV26vjLpH— Eskarne (@eskarne_IKT) 17 de enero de 2018
Zuri ez litzaizuke gustatuko esperientzia bizitzea?