Gasteizeko Urkide ikastetxeak lehen postua lortu du Innobasquek bultzatzen duen FIRST LEGO League Euskadiko Finalean, gaur Gasteizko Europa Jauregian ospatu dena. Bigarren, hirugarren eta laugarren postuak Donostiako Axular Lizeoa, Arabako Tecnoclub Elburgo eta Portugaleteko (Bizkaia) Santa María Ikastetxeentzat izan dira, hurrenez hurren. Erronkaren hiru arloetan -proiektu zientifikoa, errobotaren diseinua eta baloreak- talde osoenak dira. Haiek guztiak martxoan Logroñon izango dan Estatuko txapelketan egongo dira, munduko finalerako postu batengatik lehiatzeko.

Hitzordura Innobasqueko presidente eta zuzendari nagusia, Manuel Salaverria eta Leire Bilbao, hurrenez hurren; Arabako Ekonomia Garapenaren Saileko diputatua, Pilar García de Salazar; Vitoria-Gazteizko Udalaren Sustapen Ekonomikoko zinegotzia, Nerea Melgosa; eta Eusko Jaularitzako Zienzia Politikarako zuzendaria, Amaia Esquisabel joan dira.

Innobasquek zientzia- eta teknologia-prestakuntzarekiko gogo gutxi detektatu du euskal gazteen artean. Berrikuntza egitea arazo edo erronka bati beste era batera aurre egitea da. Horregatik, Innobasquek bere gain hartu du ikasleen interesa pizteko erronka karrera teknikoei, mundu digitalari eta balioetan hezteari dagokienez. Innobasquek bultzatzen du FIRST LEGO League Euskadin, zientzia- eta teknologia-gaitasunak garatzen laguntzeko euskal gazteei, baita XXI. mendeko trebetasunak ere (talde-lana, komunikazioa, problemak ebaztea eta sormena), gauza bat edo bestea ikasi, lan-munduan beti beharko dituzte eta.

Testuinguru honetan, Innobasquek FIRST LEGO League jarri zuen martxan, hezkuntza-sistemari STEAM (ingelesezko sigla da: Science, Technology, Engineering, Arts and Mathematics) Hezkuntzan laguntzeko eta gizartean beharrezko balioak bultzatzeko: adibidez, inklusioa, lankidetza, aurkikuntza eta jarrera berritzailea.

Innobasquek aurten marka hautsi du FIRST LEGO League Euskadin, guztira 1.200 izan baitira, 37 ikastetxetako 81 taldetan banatuta. Estatuko lehiaketa handiena da, nahiz eta ez izan biztanleria handieneko lurraldea.

Scientia Fundazioak FIRST LEGO League bultzatzen du Estatuan, Lego Education Robotixen, Princesa de Girona Fundazioaren eta Aquarberen kolaborazio estrategikoarekin, azken hau edizio honen erronkako kolaboratzaile tematiko bezala, HydroDynamics-en.

Hezkuntzarekiko konpromisoa

Jaiotza-tasa jaistearen eta biztanleria zahartzearen ondorioz, gero eta gazte gutxiago, eta beraz ikasle gutxiago, dago. Egoera konplexua da, eta horri gehitu behar zaio euskal gazteen uzkurtasuna STEM deituriko ikasketetarako.

Hezkuntza-osagai horren barruan, zientzia eta teknologiarako bokazioak sustatzeaz gain, FIRST LEGO League-ren helburua da gazteak zientzia- eta teknologia-gaietan alfabetatzea eta balioetan heztea, bereziki azpimarratuz talde behartsuen egoera.

FIRST LEGO Leaguen Innobasquerekin lankidetzan dabiltza enpresak, teknologia-zentroak eta herri-erakundeak, adibidez Euskaltel Konekta Fundazioa, MONDRAGON Korporazioa, Bilboko Portua, Iberdrola, Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Azti Tecnalia, Gasteizko Udala eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa.

Lehiaketa

Lehiaketan bi kategoria daude: FIRST LEGO League, 10 eta 16 urte arteko ikasleak lehiatzeko; eta FIRST LEGO League Junior, zientzia eta teknologiaren mundura gaztetxoenak, 6 eta 9 urte artekoak, erakartzeko. Gainera, bada aurretiko fase bat ikastetxeetan egiten dena: mikro FIRST LEGO League.

Guztira 52 talde lehiatzen dira FIRST LEGO League Euskadi deiturikoan, 10 eta 16 urte arteko ikasleentzat den horretan. Eta FIRST LEGO League Junior delakoan, berriz, 29 taldek, 6 eta 9 urte arteko ikaslez osatuta, lehenengo harremana izan dute lehiaketarekin.

Guztiek hartu dute parte Euskadiko Finalean, eta hor OpenGUNE bat ere izan da drone eta auto elektrikoekin jarduerak egiteko, baita matematika-lehiaketa ere.

Urtero, parte-hartzaileek erronka tematiko bat gainditu behar dute, antolatzaileek nazioarte-mailan proposatua, hau da, munduan parte hartu nahi duen edozein gazterentzat berbera. Aurtengo edizioan, HydroDynamics erronkari egin diote aurre. Uraren giza zikloari buruzko guztia ezagutu dute: non eta nola aurkitu, garraiatu eta erabili zuzen eta egoki.

Horretarako, parte-hartzaileek taldeak osatu dituzte eta erronka hiru eremutatik landu dute: zientzia-proiektua, robotaren jokoa eta FIRST LEGO League balioak. Erronkaren hiru aldeak hobekien garatu dituzten taldeak hurrengo faserako sailkatu dira, Espainiako FIRST LEGO League finalerako.

Aurten Innobasquek Gasteizen antolatu du Euskadiko Finala. Euskal hiriburuak lehenengo aldiz hartu du hitzordua, eta Europa Jauregian izan da.

Boluntarioak

Innobasquek lan boluntarioaren zeregina balioztatu nahi du FIRST LEGO Leaguen. Izan ere, finala gauzatzen bada 200 boluntario baino gehiagoren lankidetzari esker da: epaileak, arbitroak, denbora-erregulatzaileak, taldeen laguntzaileak eta abar. Azken batean, hauek izan dira lehiaketaren garapena giro adiskidetsu eta dibertigarrian ebaluatu eta ahalbidetu dutenak.

Profil eta adin askotako jendea da, ingeniaritzan edo ikerketan nabarmentzen direnen, edota oraindik unibertsitatean edo bigarren hezkuntzan prestatzen ari direnen, artekoak. Gainera, 18 urtez beheko 24 lagun ere badira parte hartzera animatu direnak.

Aurretiko prestakuntza-programa

Innobasquek FIRST LEGO League Euskadi lehiaketa aurreko prestakuntza-programa batez osatzen du, parte-hartzaileak hurbil daitezen enpresetara eta euskal I+G+b sistemako zientzia- eta teknologia-erakundeetara.

Honela, enpresa, teknologia-zentro eta herri-erakundeen lankidetzari esker, parte hartzen duten neska-mutikoek lehen eskutik ezagutu dute Euskadin dagoen industria- eta enpresa-sarea aurtengo edizioko gaiaren inguruan, URA, baita horri loturiko lanbideak ere.

Euskaltelek eta Euskal Herriko Telekomunikazio Ingeniarien Elkargoak Digital Water eta zibersegurtasuneko proiektuak erakutsi dizkiete. MONDRAGON eta MSI Group-ek ur-tratamendurako instalazio baten funtzionamendua eta ingeniaritzako zenbait proiektu azaldu dizkiete. Azti-Tecnaliak industriako hondakin-urak ez tratatzeak sortzen duen ingurumen-arazoari nola aurre egin erakutsi zien, eta Bilboko Portuak bere instalazioetan uraren zikloa nola ustiatzen duten.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago